Basurtuko Ospitaleak covid iraunkorra artatzeko unitate berria izango du otsailetik aurrera
Basurtuko Ospitaleak (Bilbo) covid iraunkorra artatzeko unitatea izango du aurki, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean iragarri duenez.
Martinezek zehaztu duenez, unitate berria Neurologia sailaren menpe egongo da, baina "disziplina anitzekoa" izango da, berez, gaixotasun horrek hainbat arlori eragiten baitio. Horren arabera, otsailaren 12an hasiko dira hitzorduak ematen, eta hilabete amaierarako (otsailaren 26a aipatu du) aurrez aurreko kontsultak egiteari ekingo diote.
Osasun Sailak gerora jakinarazi duenez, Basurtuko unitate berri horrek hiru lurraldeetako eriak artatuko ditu "hasiera batean"; asmoa, baina, Araban eta Gipuzkoan ere unitateak sortzea da.
Osasun Itunaren Mahaiko lanei buruz galdetuta, sailburuak espero du udarako martxan jartzea lantzen ari diren estrategietako "batzuk".
Horrez gain, aitortu du EAEko osasun sistema publikoak "arazoa" duela profesionalen faltarekin, eta hala jarraituko duela gutxienez "bi edo hiru urtean". "Profesionalen gabezia konpontzeke dugun gaia da, bizpahiru urte beharko ditugu egoerari buelta emateko".
Azaldu duenez, hiri eta herri handienetatik urrunen dauden osasun zentroetako plazak eta arratsaldeko txandak betetzeko dituzte zailtasun gehien.
Itxaron zerrendei dagokionez, Martinezek uste du Osakidetzan "pandemia aurreko kopuruetatik gertu" daudela. Nabarmendu duenez, osasun zentroetan "48 orduren buruan lortzen da hitzordua".
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak