ESTATISTIKA INSTITUTUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi pobrezia-arrisku txikiena duen erkidegoa da, baina biztanleen % 22k ezin diete ezustekoei aurre egin

Euskadin, pobrezia edo gizarte-bazterketa jasateko arrisku-tasa % 14,8koa da, eta % 5,1ekoa hilaren amaierara iristeko zailtasun handiak dituzten pertsonen ehunekoa.
Hainbat lagun Bilbon
Hainbat lagun Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE.

Euskadi pobrezia edo gizarte-bazterketa jasateko arrisku-tasa txikiena duen autonomia erkidegoa da (% 14,8), Espainiako Estatistikako Institutuaren Bizi-baldintzei buruzko Inkestaren arabera. Horren arabera, herritarren % 5,1ek zailtasun handiak dituzte hilaren amaierara iristeko, eta % 22,5ek ezin diete ustekabeko gastuei aurre egin.

2024ari dagokion eta 2023ko diru-sarreren arabera egindako estatistika horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko pobrezia edo gizarte-bazterkeria pairatzeko arrisku-tasa % 14,8koa da, Estatuko batezbestekoa (% 25,8) baino hamaika puntu txikiagoa, eta autonomia erkidego guztien artean txikiena da.

Adierazle horren aldagaien artean, Espainiako Estatistikako Institutuak honako hauek aipatzen ditu: Pobrezia Arriskua % 9,4an (Estatuko batezbestekoa % 19,7koa da), gabezia material eta sozial larria % 4,6an (Estatuko batez bestekoa % 8,3koa da) eta enpleguaren intentsitate baxua % 6,9an (Estatuko batezbestekoa % 8koa da).

Estatistikako Institutuaren ikerketaren arabera, % 7k atzerapenak dituzte etxebizitza nagusiarekin lotutako ordainketetan edo epekako erosketetan, eta hori Estatuko batezbestekoaren erdia da.

Azkenik, % 17,7k ezin dute urtean astebetez oporretan joan, aurreko kasuetan bezala, erkidego guztietako tasarik baxuena da. Estatuko batezbestekoa % 33,4koa da.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X