4 urteko kartzela zigorra Irungo Txingudi ikastolako irakasle ohi bati, neska bati sexu erasoa egiteagatik
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak lau urteko kartzela zigorra ezarri dio Irungo Txingudi ikastolako irakasle ohi bati, 2016-2017 ikasturtean 12 urteko neskato bati sexu abusuak egiteagatik. Biktimak lau urte geroago kontatu zien gertatutakoa gurasoei, eta 2020an jarri zuten salaketa.
Epaiketan, biktimaren testigantza izan da elementu nagusia, eta horretan oinarrituta hartu du epaimahaiak erabakia. Zigortutako irakasleari helegitea aurkezteko aukera geratzen zaion arren, biktimaren abokatuak esan du epaiak aurrekari garrantzitsu bat ezar dezakeela.
Hezkuntza Sailak ez du xehetasunik eman auzia judizializatuta dagoela argudiatuta, baina EITB Mediak jakin ahal izan duenez, azken bost urteetan irakaslea ez da aritu ikastolan.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda