TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Baso-suteak Gipuzkoan, M8ko kanpaina eta deskonexio digitala

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Herniko sutea, Azpeititik ikusita.
Herniko sutea, Azpeititik ikusita. EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Baso-suteak Gipuzkoan: Gipuzkoan azken orduetan piztutako suteei begira ekin diogu egunari. Hernio mendian (Errezil) atzo arratsaldean hasi ziren garrak, antza nahita piztutakoak, baina suhiltzaileek amatatzea lortu dute. Horrez gain, goizaldean beste sute bat izan da Izazpi mendian (Ezkio-Itsaso), suhiltzaileek kontrolpean hartu dute.

- Martxoaren 8ko kanpaina: Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak gaur, ostiralarekin, aurkeztuko du jendaurrean martxoaren 8rako, Emakumearen Nazioarteko Egunerako, prestatu duen erakundeen arteko kanpaina. Urtero bezala, kanpainak gai edo lelo bat izango du, eta horren inguruko mezuak helaraziko zaizkio gizarteari.

- Deskonexio digitala: Global Solidarity Foundation gobernuz kanpoko erakundeak "Phone Free February" egitasmoa jarri du abian. Hots, otsaila baliatzea sakelakoen eta pantailen "desintoxikazioa" egiteko. Erronkak denbora mugatu du (hilabete), eta mugikorraren erabilera murriztu nahi dutenei zuzenduta dago. eitb.eus-ek Telmo Lazkano osasun digitalean aditua elkarrizketatu du, eta deskonexio digitalaren abantailak nabarmendu ditu. Horren hitzetan, "itzaltze" horiek "garrantzitsuak" dira "bizitza hasten delako''.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X