ULTREN KONTRAKO OPERAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak Athleticeko 30 bat ultra identifikatu ditu eta 15 barra metaliko atzeman dizkie

Ertzaintzak jakinarazi du zale horietako batzuk zigor administratibo bat ezartzeko proposatuko dituela Kirolaren Legea urratzeagatik.

Ertzaintzak Athletic Clubeko hogeita hamar bat jarraitzaile erradikal identifikatu ditu eta 15 barra metaliko atzeman dizkie igande honetan, talde zuri-gorriaren eta Valladoliden arteko partidaren aurreko segurtasun dispositiboan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Zale horietako batzuei zigor administratibo bat ezartzea proposatuko du, Kirolaren Legea urratzeagatik.

Segurtasun Sailaren arabera, Basurtu auzoko lorategi batean aurkitu dituzte metalezko barra horiek, beste objektu arriskutsu batzuen ondoan.

Atzo, berriz, Ertzaintzak 70 zale identifikatu zituen Alavesen eta Espanyolen arteko partidaren aurretik, Gasteizen, eta hainbat objektu arriskutsu, makilak eta buru-berokiak konfiskatu zizkieten, horren esanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Euskararen aitortza eta baliabideak eskatu dituzte Baionako Euskal Museoaren aurrean

Baionako Museoan ikusgai den Bernat Etxepareren "Linguae Vasconum primitiae" euskaraz inprimatutako lehen liburua, Parisera itzuliko dute bi hilabete pasatuta. Bere lekua hemen dagoela aldarrikatzearekin batera, euskararentzat aitortza eta baliabideak eskatu dituzte gaur Euskalgintzaren Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak. Halaber, abenduaren 27an Bilbon izango den euskararen aldeko ekitaldian parte hartzeko deia egin dute.

GRAFCAV6558. PLENTZIA (BIZKAIA), 17/11/2025.-Imagen del instituto Uribe Kosta en Plentzia (Bizkaia) donde la profesora que ha denunciado haber sufrido acoso por parte de alumnos de ese centro que el pasado 31 de octubre se concentraron ante su vivienda está muy afectada por la situación y se encuentra de baja médica, según han informado a EFE personas trabajadoras del centro. EFE/Iratxe Rodríguez
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Plentzian jazarpena salatu duen irakaslearen kasua dela eta, protokoloak aktibatu berri ditu Hezkuntza Sailak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Politiketako sailburuordeak adierazi duenez, orain arte ikastetxeak berak kudeatu ditu irakasleak aurreko urteetan ere  salatutako jazarpen egoerak. Azken gertakarietan ustez inplikatuta dauden ikasleak 12 eta 13 urte bitartekoak direla baieztatu du, eta, beraz, hartu beharreko neurriek "heziketa mailakoak" izan behar dutela. EH Bilduk azalpenak eskatuko dizkio Hezkuntza Sailari, "hartu beharreko mekanismoek" huts egin ote duten jakiteko.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X