ARABA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko Mitika diskoteka itxita egongo da 31 urteko gizonaren heriotza argitu bitartean

Mitika aretoak "samina eta atsekabea" adierazi du pasa den asteburuan diskotekaren atarian gertatutako heriotzagatik. Halaber, doluminak helarazi dizkie hildakoaren senide eta gertukoei.
Mitika diskotekaren ataria, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Mitika diskotekaren ataria, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

Gasteizko Mitika diskotekak iragarri du itxita egongo dela pasa den asteburuan dantzalekuaren atarian izandako heriotza argitzen den bitartean. Igande goizaldean 31 urteko gizon bat hil zen eta gertaera horri lotuta atxilotutako atezaina espetxeratu dute, homizidio edo hilketa delitua egotzita.

Bake kalean izan zen heriotza, 04:50 aldera, Mitika diskotekaren atarian, hain zuzen ere. 112 SOS Deiak larrialdi zerbitzuak abisua jaso zuen, ohartarazteko dantzaleku baten atarian gizon bat lurrean zegoela, konortea galduta.

Itxuraz, atxilotutako atezainak emandako zartako baten eraginez erori zen mutila, eta buruan hartutako kolpearen ondorioz hil zen.

Mitika diskotekak asteazken honetan sare sozialetan oharra kaleratu du lokalaren atarian gertaturikoagatik "samina eta atsekabea" agertzeko, eta hildakoaren senide eta gertukoei doluminak helarazteko.

Dantzalekuaren kudeatzaileek azaldu duenez, agintariak elkarlanean ari dira gertaturikoa argitzeko.

Errespetua agertu asmoz eta ikerketak aurrera egin bitartean, beraz, itxita egongo da.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X