Gasteizko diskoteka baten sarreran izan den gizonezko baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza
Ertzaintzak ikerketa abiatu du 31 urteko gizon bat Gasteizko dantzaleku baten atarian hil ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Dirudienez, biktimak kolpe gogorra jaso du buruan lurrera erori denean, eta konortea galdu du. Ertzaintzak atezaina atxilotu du gertatutakoarekin zerikusia izan dezakeelakoan.
Gasteizko Bake kalean gertatu da, 04:50 aldera, Mitika diskotekaren atarian, hain zuzen.
112 SOS-Deiakek abisua jaso du dantzaleku baten atarian gizon bat lurrean konortea galduta zegoela ohartaraziz. Ertzaintza eta osasun-zerbitzuak bertaratu dira, eta gizona suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu, eta gizona bertan hil da.
Lehen ikerketetan oinarrituta, Ertzaintzak dantzalekuko atezainetako bat atxilotu du gertakariarekin lotura izan dezakeelakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak