Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat larri zauritu da Goizuetan autoarekin pendiz batetik amilduta

81 urteko emakumeak kolpe larriak zituen, baina autotik kanpo zegoen larrialdi zerbitzuak iritsi direnean. Goizuetako mediku-taldeak artatu du aurrena, baina Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu du, eta SOS Deiaken helikoptero medikalizatu batean eraman dute ospitalera.

Emakume bat larri zauritu da gidatzen ari zen ibilgailua hamar bat metroko lubeta batetik erorita, Goizuetako baso-pista batean.

SOS Nafarroak jakinarazi duenez, 09:27 aldera gertatu da ezbeharra, Añarbeko presatik 10 kilometrora dagoen baso-pista batean, Gipuzkoako lurretan eta iristeko zaila den inguru batean.

Goizuetako suhiltzaile boluntarioak bertaratu dira, baita anbulantzia arrunt bat, bi ibilgailu eta Goizuetako mediku-taldea ere. Iritsi direnerako, emakumea (autoko gidaria eta bidiaiari bakarra) autotik irtena zen. 

Hala ere, kolpe ugari eta larriak zituen, eta Goizuetako mediku-taldeak bertan artatu ondoren, Ertzaintzaren helikoptero batek atera behar izan du, eta Gipuzkoako ospitale batera eraman dute gero, SOS Deiaken helikoptero medikalizatu batean.  

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 15/09/2025.- Primera jornada del juicio presidido por el juez, Augusto Maeso (d), celebrado este lunes en la Audiencia Provincial de Gipuzkoa contra el masajista donostiarra acusado de agredir sexualmente a tres adolescentes .EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari 26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote

Gipuzkoako Auzitegiak jada agindu du haren espetxeratzea. 14 urteko kartzela-zigorra ezarri dio 16 urtetik beherako adingabeei egindako bi sexu-eraso delituengatik (zazpi urte biktima bakoitzeko), 10 urtekoa 16 urtetik beherakoari egindako sexu-eraso jarraituagatik eta bi urtekoa haurren sexu-ziberjazarpenagatik. Gainera, beste neurri batzuen artean, espetxetik ateratzen denean 17 urte egin beharko ditu zaintzapeko askatasunean, eta, orotara 40 000 euroko kalte-ordaina eman beharko die hiru biktimei. .

Gehiago kargatu
Publizitatea
X