Basauriko 30 bat bizilagun hotel batean "itxi" dira etxebizitza duina lortu arte
Joan den urtarrilaren 31n suak kiskali eta erortzeko arriskuan gelditu ziren etxeetara itzuli ezin diren Basauriko Kareaga Goikoa kaleko 1., 5. eta 7. zenbakietako bizilagunak, aldi baterako ostatu hartuta dauden hotelean itxi dira, erakunde eskudunek bizitzen ari diren egoerari irtenbide "duina" eskaini arte.
Hala iragarri du Batu etxebizitza sindikatuak ostegun honetan, kaltetuei ostatu ematen dien hotelaren aurrean egindako elkarretaratzean.
Batutik azaldu dutenez, bizilagunek Basauriko Udaleko langileen komunikazioak jaso dituzte, gizarte-larrialdietarako 2.640 euroko laguntza eta ostatuak bilatzen laguntzeko aukera eskaintzen.
Zentzu horretan, sindikatuak esan duenez, ostatu bat emateko eskatzen dutenean, ez dute eskatzen "ez merkatu pribatuarekin, ez Eusko Jaurlaritzak eta Basauriko Udalak duten etxebizitza publikoaren merkatuarekin" bitartekotzarik egitea.
Sindikatuak ziurtatu duenez, Udalak "martxan du erretako etxebizitzen lurzatia barne hartzen duen hirigintza-operazio bat", eta, beraz, sute hura ez zen "zorigaiztoko gertaera bat izan; kontrara, entzua hartzen du Udalaren hirigintza-ereduan".
Sandra Patricia Londoñok kaltetutako bizilagunen bozeramaile gisa azaldu duenez, kale horretan bizi dira "herriaren baliabide gutxien dituzten pertsonak, jendarte arrazializatuak, gutxiengo etnikoak (ijito-herria, esaterako) eta kotizazio gabeko pentsio batekin justu-justu bizirauten duten erretiratuak", "bizitoki-prekarietatearen" mende, eta Udalak 40 urtez "inolako alternatibarik eskaini gabe".
Sindikatu horrek jakinarazi duenez, gaur arratsaldean "bilera publiko eta irekia egingo dute datozen egunetako erresistentzia antolatzeko, familia kaltetuak duden hotelaren barruan".
Udalak "bere esku dagoen guztia eta gehiago" egin du
Bestalde, Basauriko Udalak berretsi du auzokide horiek ez daokiela legez "beste ostatu baten eskubidea, eta deitoratu du "ate guztiak ixten eta egoera okertzen" ari direla "laguntzak ukatzean". Hori dela eta, berriz ere eskua luzatu die laguntza horiek onar ditzaten, eta aholkatu die egin behar dituzten izapideetan Gizarte Zerbitzuei aholkua eta laguntza ematen uzteko.
Ohar batean, Bizkaiko Udalak ziurtatu du "bere esku dagoen guztia eta gehiago" egin duela Kareaga Goikoako 1., 5. eta 7. bizilagunei laguntzeko. Sutearen egunetik hotel batean daude, eta Udalak ordaintzen du horren kostua, "gizarte-larrialdiko" kasua baita. Indarrean dagoen legeriaren arabera, ostatu-gabeziari aurre egiten laguntzeko eskubidea badute, "baina aldi baterako, gehienez ere lau hilabetez".
Ostegun honetatik, Udalak hoteleko ostatuaren kostua bere gain hartzeari utzi dio, 2.640 euroko laguntza ekonomikoa eskaini dielako bizilagunei, lau hilabeteko epe horretarako gelditzen diren hiru hilabeteetarako aldi-baterako ostatu bat har dezaten, eta Udalak azladu duenez, bizilagun batzuk ez dira laguntz ahoriek onartzen ari. Gainera, izapideak egiteko, ostatua bilatzeko eta abarrerako aholkularitza eta laguntza eskaini die Udalak, leihatila bakarreko zerbitzu bidez.
Udalak laguntza horiek eman baditu, hori da Udalak ezin dituelako aldi baterako horrenbeste bizitoki bermatu geratzen diren hiru hilabeteetarako. 22 bizikidetza-unitateetatik seik onartu dituzte laguntzak, eta ostegunean bertan joango dira hoteletik, Udalak zehaztu duenez.
Hala ere, Udalak azaldu duenez kaltetu batzuk uko egiten ari dira lagundu nahi dieten gizarte-langileekin hitz egiteari, eta ohartarazi duenez "euren kalterako da hori". "Ez da ahaztu behar laguntza puntuala dela, baina badira beste administrazio batzuen laguntzak, kalteberatasun-egoeran daudenek eskura ditzaketenak. Inor ez da arretarik gabe geratuko kaltebera dela egiaztatzen badu, baina kaltetutako pertsona guztiak ez daude egoera ekonomiko eta sozial berean", azaldu du.
Puntu horretan, bizilagunak "Batu sindikatuaren aholkularitza eta informazio txarra" jasotzen ari direla deitoratu du. "Pertsona horiek ez dute beste bizileku bat izateko eskubiderik, baina eskaintzen dizkiegun dirulaguntzak ez onartzera animatzen ari dira, Udalak modu iraunkorrean etxebizitza bat emango diela sinetsaraziz, eta hori ez da egia, ez baitagokie eskubide hori", ohartarazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Manipulatutako metxero bat zeraman atxilotu duten unean, sua bizkortzeko asmoz.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.
Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon
Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.
Edukiontziak erre dituzte bart Getxon eta Bilbon, eta ikerketa zabaldu du Ertzaintzak
Getxoko Areeta auzoan, 12 edukiontziri eman diete su, eta Bilboko Zorrotza auzoan, 3 erre dituzte. Ikerketa abiatu dute, eta Getxoko Udaltzaingoa susmagarri bat identifikatzeko lanean ari da jada.
Durango, Palestinaren alde
Musikari ez ezik, bertsolariei eta umoregileei ere ireki die leihoa Oihu bat Palestinara jaialdiak; izan ere, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Txaber Altube eta Nerea Ibarzabal bertsolariek eta Antton Telleria eta Asier K. bakarrizketariek hartu dute parte.
Nafarroako Erribera luze-zabalean zeharkatuta, Iruñerako bidea hartuko du gauerdian Korrikaren lekukoak
13:23an iritsiko da igandean Korrika Nafarroako hiriburura, bere laugarren egunean. Euskararen aldeko pausoek Erribera hartu dute larunbat honetan, korri eginez eta euskaraz bizitzeko aldarria ahotan.
Ehunka lagun elkartu dira Bilbon, "Kuba bizirik. Blokeorik ez!" lelopean
Hegoak plataformak deituta, Kubaren aldeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Bilboko Areatzan, "EBk ezarritako itolarri ekonomiko eta energia blokeo politika arbuiatzeko". Habanara iritsiko den konboi solidarioaren alde ere agertu dira. Bilbon bezala, Iruñean ere mobilizatu dira plataforma horrek deituta.
47 urteko gizon bat atxilotu dute Ermuan, anaia sastatzea egotzita
Erasoa 06:00ak aldera gertatu da, San Pelaio auzoko etxebizitza batean. 46 urteko biktima larri eraman dute ospitalera, gorputzeko hainbat lekutan zauriak baitzituen.