Glaukoma prebenitzeko, oftalmologiako espezialistek azterketak egitea gomendatzen diete 40 urtetik gorakoei
40 urtetik gorakoei tarteka azterketak egitea gomendatu diete oftalmologoek, glaukomari aurrea hartzeko. Izan ere, gaixotasun horrek itsutasuna eragin dezake tratatu ezean, eta azterketak garaiz egiteak saihestu egingo luke, esaterako, pazienteak aurrenekoz 60 urterekin joatea kontsultategira, ordurako glaukoma terminala denean.
Gaitz horretan espezializatutako 600 profesional baino gehiago Glaukomaren Espainiako Elkartearen (SEG) Kongresuan parte hartzen ari dira egunotan Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian.
Francisco Muñoz SEGeko presidenteak eman dio hasiera ofizialki hitzorduari ostiral honetan, nahiz eta saioak ostegunean hasi ziren. Bertan gonbidatu moduan hartu du parte Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak, eta oftalmologoen lana eskertu du, "herritarrei ondo ikusten laguntzen dietelako", eta, gaineratu duenez, "bizitzari buruzko ikuspegia eta begirada izateko, lehenik eta behin ondo ikusi behar da".
Hiru egunez, adituek hainbat alderdi aztertuko dituzte begi-tentsioak eragindako eta biztanleria orokorraren % 3ri eragiten dion gaixotasun horri aurre egiteko.
Adituen gomendioak
"Glaukomak ez du sendabiderik, geldiarazi edo moteldu besterik ezin dugu egin, eta ez da gutxi", adierazi du Aritz Urcola SEGeko idazkariorde eta biltzarra antolatzeko tokiko batzordeko kideak.
Gaixotasun hori dutenen erdiek ez dakite gaitza dutela, fase aurreratuetan egon arte ez baita sintomarik agertzen; horregatik, pedagogian jarri du azpimarra adituak, gizarteari azterketa oftalmologikoen garrantzia azaltzeko.
"Alzheimerra bezalako beste gaixotasun batzuekin gertatu den bezala, gaixotasun honen gaineko ezagutza eta garrantzia ere pixkanaka gorantz doala iruditzen zait, eta orain ez du jada lehen zuen izen txar hori", adierazi du.
"Astero aurkitzen ditugu lehen aldiz 60 urterekin joan eta glaukoma terminal bat duten pazienteak, eskopeta-kanoi batetik begiratuta bezala ikusten dutenak", deitoratu du.
Iñaki Rodriguez tokiko batzordeko kideak horren harian adierazi duenez, "ez da alarmarik sortu behar eta ez da obsesionatu behar", baina oftalmologoarengana joateak "itsutasun kasuak saihestuko lituzke".
Horren esanetan, gaur egun dauden baliabideekin ez da bideragarria gaitz horren baheketa orokor bat egitea, baina eraginkorra izan daiteke arrisku-taldeetan egitea, hala nola miopia altua dutenengan, familan aurrekariak dituztenengan edo diabetikoen kasuan.
Urcolaren arabera, helburuetako bat da anbulatorioetan optiko optometristak sartzea, horietara jotzen baitute herritarrek ikusmen-osasunerako, betiere oftalmologoak gainbegiratuta, ez Lehen Mailako Arretako medikuek.
Begirada Adimen Artifizialean jarrita
Tratamenduei dagokienez, bi adituen ustez, oso garrantzitsuak dira Adimen Artifizialak profil genetikoaren edo tratamendu pertsonalizatuen arloan egin ditzakeen ekarpenak.
"Gero eta datu gehiago eta hobeak ditugu, baina ez ditugu datu horiek aztertu eta egituratuko dituzten profesionalak, matematikariak eta analistak", azaldu du Urcolak.
"Estatistika aurreratuan a priori erlazionatuta egon daitezkeela uste dugun aldagaien arteko korrelazioak bilatzen saiatzen dira, baina Adimen Artifizialak inoiz pentsatuko ez genituzkeen tokietan bilatzen ditu korrelazio horiek", gaineratu du.
Adimen Artifizialaren alderdirik onena litzateke, horren iritzian; izan ere, "pentsatzen lagun diezaguke".
Epe luzera, terapia genikoek eta, ziurrenik lehenago, Adimen Artifizialak ekar ditzaketen aurrerapenen zain, ohiko tratamenduen joera aldatzen joan da azken urteotan.
"2005 inguruan, farmakologiaren booma izan zen, baina 20 urte geroago ikusi dugu gaitzaren hasieratik botika topiko asko ematen bada, kornea oso kaltetuta dutela iristen direla hurrengo fasera, fase kirurgikora. Horregatik, joera da berriro ere prozedura kirurgiko ez oso inbaditzaileetara eta arrisku txikiagokoetara itzultzea", argitu du Urcolak.
Zure interesekoa izan daiteke
Zedarriak Foroak etxebizitzarako euskal bizitegi-kontratu bat eta bizi arteko gozamena duen arrisku-kapitaleko funts bat proposatu ditu
Foroak uste du 7.000 milioira arteko inbertsio publiko-pribatua beharko dela etxebizitza-arazoari aurre egiteko eta 5 urtean 10.000 etxebizitza mobilizatzeko.
Gazteen % 75ek sare sozialen bidez jasotzen dute informazioa, eta % 13k soilik identifikatzen dituzte albiste faltsuak
Gazteen % 20a baino gehiago eduki ideologikoen eta eztabaidagarrien eraginpean jartzen dira egunero. Hala ere, "berdintasunaren, demokraziaren edo immigrazioaren alde jarraitzen dute" ikerketaren arabera.
Gure Eskuk “HERRITU” aurkeztu du, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde agertzeko
Gure Eskuk “HERRITU” ekimena aurkeztu du gaur, euskal komunitatea sendotzeko eta zutabeak indartzeko helburua duen tresna gisa. Euskarri modura txartel fisiko edo birtuala izango du. Harpidetza egiten duenak Euskal Herria 7 herrialdek osatutako nazio bat dela, eta euskararen eta erabakitzeko eskubidearen aldeko atxikimendua adieraziko du. Durangoko azokan jarriko da martxan eta asmoa herriz herri zabaltzea da, 10 euroko harpidetzaren truke.
Etxerik gabeko pertsonen kopurua bikoiztu egin da EAEn, eta 1.500 baino gehiago ziren 2024an
Argitan, Atxurigorri, AZET edo Berri-otxoak bezalako eragile sozialek manifestazioa egin dute gaur Bilboko Udalaren aurrean kartoi artean lurrean etzanda, "etxebizitza duina" izatea eragozten duen administrazioen etxebizitza-politika gaitzesteko.
Osakidetzak anbulatorioetan psikologoak kontratatzeko prozesua ireki du
Profesional horien bidez, Euskal Osasun Zerbitzuko anbulatorioetan insomnioa, antsietatea, depresio arina edo antzeko nahasmendu eta ondoezei hobeto erantzutea da helburua. Kontratatuko diren psikologoak Lehen Mailako Arretan erreferenteak izango dira, eta bitartekari lanak egingo dituzte pazientearen eta familiako medikuaren eta, kasu konplexuagoetan, ospitalez kanpoko osasun mentaleko zentroetan ematen den arreta espezializatuaren artean.
Akusatuek ukatu egin dute inor presionatu izana, eta Askabideren aurrean isilean otoitz egin zutela ziurtatu dute
Gehienek adierazi dute ez zirela inorengana hurbildu, otoitzak isilean izan zirela, eta poliziak ez ziela inoiz alde egiteko eskatu. Argumentu horiek errepikatu dira gaur Askabide klinikaren aurrean egindako kontzentrazioengatik epaitzen ari direnek emandako bertsioetan.
Jaliscoko Kartelaren Espainiako 'bulegoa' desegin dute, adar operatiboa bat Bilbon zuena
Polizia Nazionalak 20 pertsona atxilotu ditu nazioarteko makrooperazio batean. 1.870 kilo kokaina atzeman ditu, eta Espainiako Jalisco Nueva Generacion kartelaren egitura desegin du.
Bi gizon atxilotu eta droga saltzeko gune bat desegin dute Barañainen
Azaroaren 12an egindako polizia-operazioan, 35 eta 41 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten, droga-trafikoko delitu baten ustezko egile gisa. Auzokideen salaketen ondorioz hainbat zaintza, jarraipen eta egiaztapen-lan egin ondoren jarri zen martxan polizia-operazioa.
Zabaldu dute N-1 errepidea Legorretan, Irungo noranzkoan, bi ibilgailuren arteko istripuagatik itxita egon ondoren
Goizeko lehen orduan kamioi batek eta furgoneta batek istripua izan dute, eta furgonetako gidaria Tolosako Asuncion klinikara eraman dute, zaurituta. Errepidea zabaldu arren, 09:30ean oraindik auto ilarak zeuden.
Askabideren aurrean egindako kontzentrazioengatik auzipetuek gaur deklaratuko dute Gasteizen
21 akusatuek deklaratuko dute gaur, atzo lekukoek klinikaren aurrean presio "etengabea" egiten zutela esan ostean. Fiskaltzak dio hertsapenak egon zirela.