Etxebizitza

Guardar
Quitar de mi lista

Etxerik gabeko pertsonen kopurua bikoiztu egin da EAEn, eta 1.500 baino gehiago ziren 2024an

Argitan, Atxurigorri, AZET edo Berri-otxoak bezalako eragile sozialek manifestazioa egin dute gaur Bilboko Udalaren aurrean kartoi artean lurrean etzanda, "etxebizitza duina" izatea eragozten duen administrazioen etxebizitza-politika gaitzesteko.

Etxerik gabeko pertsonen DLS-a - 2

Irudia: EITB MEDIA

Euskal Autonomia Erkidegoan etxerik gabe bizi ziren pertsonak 1.500 baino gehiago ziren 2024an, eta 743, berriz, 2016an, Gizarte Zerbitzuei eta Gizarte Politikari buruzko Dokumentazio Zentroaren (SIIS) datuen arabera.

Argitan, Atxurigorri, AZET edo Berri-otxoak bezalako eragile sozialek manifestazioa egin dute gaur Bilboko Udalaren aurrean kartoi artean lurrean etzanda, "etxebizitza duina" eragozten duen administrazioen etxebizitza-politika gaitzesteko.

"Etxebizitza eskubide bat da, eta merkatuaren logikatik kanpo geratu behar da", gogoratu du Victor Villares kolektiboen bozeramaileak. Era berean, administrazioen etxebizitza-politikak jarri ditu jomugan, ehunka familia kalean uztearen arduradun direlakoan.

Bilbok etxerik gabeko pertsona kopuruaren % 185eko hazkundea izan du: 2016an, 212 pertsona zeuden bertan, eta 2024an, 605.

Lurralde osoari dagokionez, EAEn 1.556 pertsona daude kalean bizitzen, eta 2016an, berriz, 743. Araba da portzentajean hazkunde handiena izan duen probintzia (+% 306), 122 pertsonarekin; ondoren, Gipuzkoa dago, 524rekin (+% 252), eta, azkenik, Bizkaia, 910ekin (+% 241), 2024ko datuak kontutan hartuta.

"Datuak bi urtean behin kontatzen diren gau batekoak dira, beraz, bi edo hiru aldiz gehiago izan daitezkeela uste dugu", aitortu du Villaresek.

Agerraldian, udal-baliabideen kudeaketan ere jarri du arreta. Ziurtatu duenez, "erabat gainezka" daude, eta hiru eta sei hilabete arteko itxaron-zerrendak dituzte, "jantoki sozialeko txartel sinple bat edo hitzordu bat emateko".

Bestalde, etxebizitzaren prezioak azken urteetan "etengabe gora" egin duela salatu du: "Ikusten dugu eraikuntza enpresek, higiezinen enpresek, funts putreek eta bankuek beren irabaziak handitzen jarraitzen dutela, erakundeen oniritziarekin eta herritarren pobretzearen kontura".

"Erakundeak dira espekulazioari amaiera emateko arduradunak", defendatu du Villaresek.

Te puede interesar

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
EN DIRECTO
Hace  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Cargar más
Publicidad
X