M8
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka emakumek ''indarkeriarik gabeko bizitzak'' aldarrikatu dituzte Euskal Herriko kaleetan

M8 Gasteiz EFE
18:00 - 20:00
Milaka emakumek ''indarkeriarik gabeko bizitzak'' aldarrikatu dituzte Euskal Herriko kaleetan
Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat udalerritan izan dira manifestazioak gaur, eta aurten ere, Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Itaiak nork bere aldetik deitu dituzte mobilizazioak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X