EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tenperaturak behera eta zaparradak asteburuan, eta igande lehorragoa

Gaur iluntzean frontea sartuko da, larunbat eguerdira arte euria egingo du eta tenperaturek behera egingo dute. Iganderako, euri kontuak ia amaituko dira, lainotza desagertuz joango da eta tenperaturak igoko dira.
Euria Donostian, artxiboko irudi batean
Euria Donostian, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE

Asteburua hasteko, Euskalmeten iragarpenaren arabera, ostiral iluntzean fronte bat iritsiko zaigu, gauean hasi eta larunbat eguerdira arte. Larunbat arratsaldetik aurrera, atertzen hasiko da, eta iganderako, euri kontuak ia amaituko dira, lainotza saretzen joango da eta tenperaturak nabarmen igoko dira. Datorren asteari begira, giro eguzkitsu eta epela nagusituko da.

Ostiral gauean, fronte hotz bat iritsiko da. Goizean eta arratsaldeko lehen orduetan, isurialde atlantikoan, tarteka zirimiria egingo du, batez ere kostaldean; hodeitza ez da hain trinkoa izango, eta baliteke tarteka ostarteren bat irekitzea. Hegoaldean, aldiz, hodeitza saretuago egongo da, eta ateri egongo da. Alabaina, iluntzetik aurrera fronte bat gerturatuko da, eta eguna giro bustiarekin amaituko dugu, batez ere ipar partean.

Larunbatean, euria egingo du, batez ere goizean eta isurialde atlantikoan. Arratsaldean, euria modu sakabanatuagoan egingo du, eta isurialde mediterraneoan atertu egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, kostaldean biziago. Halaber, tenperatura maximoak ostiralekoak baino 2-3 ºC baxuagoak izango dira. Elur-kota 1.300 metro inguruan kokatuko da, eta Pirinioetan, 1.100 metro inguruan.

Datorren astean, astelehen goizean, lanbroa eta lainoa izango ditugu, eta tarteka hodeiak, eta haize ahul aldakorra, ekialdekoa nagusi. Tenperatura minimoak apur bat igoko dira, eta maximoek, berriz, gora egingo dute.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X