INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko genero indarkeria epaitegiek 6.675 salaketa zenbatu dituzte 2024an, % 2,5 gehiago

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako datuen arabera, epe berean 1.056 babes agindu eman dituzte, 2023an baino % 5,4 gutxiago. Halaber, 6.454 biktima zenbatu dituzte, horietatik 31 adin txikikoak.
Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa, artxiboko irudi batean
Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Euskal Autonomia Erkidegoko epaitegiek 6.675 salaketa zenbatu zituzten iaz, aurreko urtean baino % 2,5 gehiago (6.512 salaketa).

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak zabaldutako datuen arabera, epe berean 6.454 biktima zenbatu erregistratu zituzten, % 0,2 gutxiago, eta horietatik 31 adin txikikoak ziren (2023an baino 9 gehiago).

Halaber, deklaratzeari uko egin zioten biktimen kopurua nabarmen igo zen: 484tik 745era.

Bestalde, EAEko genero indarkeriako epaitegiek 1.056 babes agindu erregistratu zituzten pasa den urtean, 2023an baino % 5,4 gutxiago, eta horietatik 399 ukatu egin ziren.

Babes agindu horiei guardiako epaitegiek agindutakoak (482) gehitu behar zaizkie. Horietatik 250 onartu egin zituzten eta 232, berriz, ukatu.

10.000 emakumeekiko indarkeria matxista tasa 56,4koa da Euskadin, aurreko urteko datuaren ildo beretik (56,8). Espainiako Estatuko batez bestekoa 74,2koa izan zen, aurreko urtean baino bost puntu baxuagoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X