Gaur epaituko dute Uharteko jaietan bederatzi adingaberi sexu erasoak egiteagatik akusatutako gizona
Astelehen honetan hasiko da, Nafarroako Lurralde Auzitegian, Uharteko jaietan 16 urtez azpiko bederatzi neskatori sexu erasoak egiteagatik akusatutako barraketako langilearen kontrako epaiketa. Fiskaltzak 31 urte eta erdiko espetxe zigorra edo espainiar Estatutik 10 urtez kaleratzea eskatu du ustezko erasotzailarentzat. Epaitegietako iturriek baieztatu dutenez, akordioa itxi dute aldeek, epaiketa abaitu aurretik. 10:00etan emango dituzte xehetasunak.
2024ko irailean gertatu ziren erasoak, Uharteko jai eremuan. Salaketak dionaren arabera, gizon horrek, "lizunkeriaz", ukituak egin zizkien barraketan zebiltzan bederatzi adingaberi, "bertara igo eta jaisteko unean".
Neskato guztiei ezinegon emozionala (urduritasuna, lo egiteko arazoak, amesgaiztoak, nazka eta lotsa) eragin die gertatutakoak, Fiskaltzak bere idatzian jaso duenez.
Hori dela eta, adingabe bakoitzari egindako sexu erasoagatik hiru urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du fiskalak. Espetxe zigorraren ordez, Estatutik 10 urtez kanporatzeko aukera ere proposatu du.
Bestalde, urruntze agindua eskatu du akusatuarentzat, eta zortzi urtez biktimekin harremanetan jartzeko aukera eragoztea. Neskato bakoitzari 2.000 euroko kalte-ordaina ematea ere galdegin du fiskalak.
Zure interesekoa izan daiteke
Artxandako tunela itxi dute sei hilabeterako Ugasko eta Txorierri artean, azpiegitura berritzeko lanak egiteko
Denbora horretan, Bilbo eta Txorierri arteko lotura bermatuta egongo da lehen tunelaren bitartez, baita Enekuriko eta Egirletako ohiko sarbideen bitartez ere. lanen helburua azpiegituraren segurtasuna, efizientzia eta jasangarritasuna indartzea izango da, eta guztira ia 13 miloi euroko inbertsioa aurreikusi da.
Urtero 16.000 minbizi-kasu berri diagnostikatzen dira Euskadin, baina biziraupena % 57tik gorakoa da
Bularreko minbizia edo prostatakoa dira gehien gainditzen direnak, bost urtera % 75 eta % 85 bitarteko biziraupenarekin. Halaber, haurren minbiziaren biziraupenak ere hobera egin du: 15 urtetik beherakoek % 80 inguruko biziraupen-tasak dituzte, Osakidetzaren datuen arabera.
Hiru ibilgailuk talka egin dute eta auto-ilara luzeak sortu dira Avanzadan, Erandiorako noranzkoan
Istripuaren ondorioz, BI-637 errepideko errei bat itxi behar izan dute, Leioa parean, egunero trafiko handia duen tarte batean.
Makilak hartuta kopla kantari aterako dira gaur Euskal Herriko hainbat txokotan, Santa Ageda bezperan
Euskal jantzi tradizionalez jantzita eta makilak eskuan, kalez kale koplak kantatzera aterako dira lurra esnatzeko helburuarekin.
Albiste izango dira: Santa Ageda bezpera, sare sozialak adingabeei debekatzea eta pentsioei buruzko dekretua
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Blusa eta nesken kalejiraren ibilbidea moldatzea proposatu du Gasteizko Udalak, segurtasun arrazoiengatik
Andre Mari Zuriaren plazan hasi eta bukatuko den ibilbide zirkularra jarri du mahai gainean Udalak. Orain, kuadrillek hilabeteko epea dute proposamena aztertu eta ekarpenak egiteko.
Adituek ongi ikusten dute 16 urtetik beherakoei sare sozialak debekatzea
Psikologo eta pedagogoentzat erreferentziazko adin bat izatea onuragarria da, nahiz eta argi duten ez dela erraza izango debekua betetzea. Kalean, berriz, denetariko iritziak daude, baina askorentzat debekuak ez du arazoa konponduko.
Iraungitako txertoa jaso zuten 23 pertsonari txerto hexabalentea jarri diete berriro
Alberto Martinez Osasun sailburuak azaldu duenez, iraungitako txerto hexabalentea 29 pertsona gehiagori jarri ote zitzaien ikertzen ari dira, baina erregistroan egindako akatsak izan daitezkeela aurreratu du. Dena den, txertoen intzidentzia "bideratuta" dagoela eta orain gertaturikoa argitzea falta dela adierazi du.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Obanosen, horietako bat larri zaurituta, etxebizitza batean izandako leherketa batean
Lehen hipotesien arabera, hiru atxilotuak leherketa eragin duen osagairen bat manipulatzen ari ziren.
Espainiako Gobernuak sare sozialetan sartzea debekatuko die 16 urtetik beherakoei
Pedro Sanchezek iragarri du Espainiak sare sozialen zuzendariak erantzule egingo dituela legez kanpoko eta gorrotozko edukiengatik.