POLIZIA-OPERAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Droga jostailuetan ezkutatuta saltzen zuen sare bat desegin dute Madrilen

Polizia-operazioan, gizonezko bat atxilotu dute, sarearen arduraduna delakoan. Osasun publikoaren aurkako delitua leporatu diote.

Droga jostailuetan, boligrafoetan edota gozokien bilgarrietan ezkutatuta saltzen zuen sare bat desegin dute Madrilen. Etxebizitza bat erabiltzen zuten banaketarako.

Joan den otsailean izan zuen Espainiako Polizia Nazionalak etxebizitza horren berri, eta hainbat ikerketa egin ondoren, apirilaren 10ean egin zuten operazioa. Besteak beste, kokaina, ketamina, mefedrona, metanfetamina, GHB eta sildenafiloa atzeman zituzten. 2.000 euro inguru ere aurkitu zituzten, esku-dirutan.

Sarearen arduraduna delakoan, gizonezko bat atxilotu zuten, osasun publikoaren aurkako delitua egotzita.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X