EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giro ezegonkorra gaur, ekaitzak biharko

Ezegonkortasuna gorabehera, tarte lasaiak izango dira gaur, eta ostarteak irekiko dira. Bihar, zaparrada trumoitsuak botako ditu noizbehinka. Tenperaturan ez da aldaketarik izango.
Ostarteak izango ditugu gaur. Argazkia: Alberto Zorrilla
Ostarteak izango ditugu gaur. Argazkia: Alberto Zorrilla

Eguraldi ezegonkorra gaurko. Erdi mailako hodeiak, goi-hodeiak eta bero-hodeiak agertuko dira. Ezegonkortasunaren ondorioz, zaparrada trumoitsuak bota ditzake edonon eta noiznahi, baina probabilitatea handiagoa izango da hegoaldean eta mendebaldean. Nahiz eta aroa ezegonkorra izan, barealdiak ere izango dira eta ostarteak zabalduko dira. Barnealdean, hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Kostaldean, haizeak ipar-ekialdera egingo du arratsaldean. Tenperatura maximoetan ia ez da aldaketarik izango barnealdean, eta pixka bat jaitsiko dira kostaldean.

Ostiralean, zaparrada trumoitsuak botatzeko probabilitatea handiagoa izango da. Zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, eta tarteka estalita geratuko da bero-hodei trinkoagoekin. Zaparrada trumoitsuak botako ditu noizbehinka, eta zenbait lekutan handiak izan daitezke. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango.

Larunbatean, eguraldi argia, tarte eguzkitsuekin. Goizean, zeruan hodei bakan batzuk ager daitezke, baina nahiko garbi egongo da. Arratsaldean, bero-hodeiak ugaritu egingo dira, bereziki barnealdean, eta baliteke han-hemenka zaparradaren bat edo beste egitea. Hegoaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango, edo agian pare bat gradu igoko dira maximoak.

Zerua tarteka hodeitsu egongo da igandean, goizean hodeiak ugaritu eta hodeitsu edo oso hodeitsu geratuko da. Zaparrada txiki-ertainak bota ditzake, bereziki egunaren bigarren zatian. Baliteke trumoi-ekaitzak izatea. Mendebaleko haize ahul-bizia ibiliko da, egunaren lehen zatian hego-mendebala nagusituko da. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da.

Astelehenean, zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu. Euri txiki-ertaina egingo du. Iparreko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada biziekin. Tenperatura minimoetan ez da aldaketarik izango, eta, izatekotan, gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoak nahikoa jaitsiko dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X