Larunbat honetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniako 5 udalerri konfinatu dituzte, kloro-lantegi bateko sute batek eragindako hodei toxikoagatik

20250510114322_hodei_
18:00 - 20:00
Kataluniako 5 udalerri konfinatu dituzte, kloro-lantegi bateko sute batek eragindako hodei toxikoagatik
Leihoak eta ateak itxi eta etxean geratzeko eskatu die Babes Zibilak Bartzelonako eta Tarragonako kostaldeko bost udalerritako biztanleei. Kimikoen alerta-plana aktibatu dute. Hodei toxikoak ez du inor ondoezik jarri, eta haizeak itsasorantz darama.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Perez Iglesias, IBMren ordenagailu kuantikoaz: "Zientziaren munduan punta-puntan lan egiten duten pertsonak erakarriko ditu"

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek Radio Euskadiko "Boulevard" saioan adierazi duenez, IBMk aurten Donostian instalatuko duen superordenagailu kuantikoaren piezak dagoeneko Ibaetan dira. Sailburuaren ustez, "zientziaren munduan punta-puntan lan egiteko gaitasun handia duten pertsonak erakartzeko gunea izango da".    

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Foru Gobernuak "lasaitasuna" eskatu du Izarbeibarko sutearen aurrean: "Ez du herrigunerik kaltetu"

Amparo Lopez Barne, Funtzio Publiko eta Justizia kontseilariak "lasaitasun" mezua zabaldu du Muruzabal, Eneritz, Añorbe eta Obanosen artean piztutako sutearen aurrean, "ez baitago, a priori, herrigunerik kaltetutaa". "Eta ez dugu uste gertatuko denik", gaineratu du. Bestalde, Maria Chivitek Nafarroako presidenteak eskertu egin du "inguruko alkateekin izaten ari garen lankidetza perfektua".

Gehiago kargatu