San Isidro
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dozenaka traktorek lehen sektorea defendatzeko manifestazioa egin dute Gasteizen, San Isidro egunean

18:00 - 20:00
Dozenaka traktorek lehen sektorea defendatzeko manifestazioa egin dute Gasteizen, San Isidro egunean
San Isidro egun honetan, euren aldarrikapenak kalera atera dituzte nekazariek. Traktore martxa zaratatsua egin dute dozenaka baserritar eta abeltzainek, ATACA elkarteak deituta. Lehen sektorea defendatzeko eskatu diete instituzioei eta Europar Batasunaren laborantza politikak kritikatu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Deiane Vazquez Garcia indarkeria bikarioaren biktima
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deiane, indarkeria bikarioaren biktima: "Egoera hau bizi duten umeak kontatzera animatzen ditut"

Gurasoak banatu ondoren, Deiane Vazquez aitaren indarkeriaren biktima izan zen 4 eta 14 urte bitartean. Ikastolako irakasleetako bat zerbait gertatzen ari zela konturatu zen, eta Deianek aitaren etxean bizitzen ari zen infernua kontatu zion. Urte batzuk geroago, psikologoarekin gogor lan egin ondoren, irainak eta gutxiespenak ez ezik, sexu-abusuak ere jasan zituela jakin du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X