EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

25 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Ertzaintzak jakitera eman duenez, gaur izan da erasoa, Errekaldeko kiroldegiaren inguruan dagoen eremu ireki batean.

25 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur Ertzaintzak Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Errekaldeko kiroldegiaren inguruan dagoen eremu ireki batean izan da erasoa. Herritar batek deitu du, 10:00ak aldera, 112 larrialdietarako zerbitzura, abisua emateko. Esan duenez, emakume bat aurkitu du gorputzean atzamarkadak eta ubeldurak zituela

Ertzaintzako Herritarren Babeserako hainbat agente bertaratu dira, eta berehala jarri dute martxan sexu-erasoen biktimentzako protokoloa. Ondoren, Basurtuko Ospitalera eraman dute emakumea.

Handik gutxira, inguruko zelai batean zegoen kanpin-denda baten barruan ustezko erasotzailea aurkitu eta atxilotu egin dute, sexu-askatasunaren aurkako delitua egotzita.

Ertzain-etxe batera eraman dute, eta ondorengo orduotan epailearen esku utziko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X