Jaurlaritzaren matrikulazio dekretuaren balorazio "oso kritikoa" egin du Ikastolen Elkarteak
Ikastolen Elkarteak Eusko Jaurlaritzak 2023an indarrean jarri zuen matrikulazioaren dekretuaren balantzea egin du ostegun honetan, eta azken hiru matrikula-aldien prozedurak arautu dituen lege horren balorazio "oso kritikoa" egin dute, batez ere, neurriak ez diolako erantzun dekretuaren beraren hasierako helburu nagusienetako bati: eskolaratze inklusiboa sustatu eta segregazioarekin amaitzea. Kontrara, "albo-kalteak" eragin ditu dekretuak, Ikastolen Elkartearen esanetan.
Duela hiru urte ezarritako araua berrikustea beharrezkotzat jotzen du Elkarteak, "neurrien balorazio sakon eta partekatua, lortutako emaitzak eta sortutako albo-kalteak baloratuko dituena".
Salatu dutenez, "matrikulazio agindu berriaren ondorioz, eta legez inon ez bada aipatzen ere, ikastoletan matrikulatzeko ikasle kopurua mugatu egin du Hezkuntza Sailak, geletan plaza libreak egonda ere", eta horrek kalte egin dio Ikastolen matrikulazio gaitasunari.
Euren iritziz, "zaurgarritasun-indizeak kalkulatzerako erabiltzen ari den formula ez da egokia, ezta sinesgarria ere" familiek borondatez betetzen duten galdetegi batean oinarritzen direlako. Horren aurrean, "zaurgarritasun-indizea kalkulatzeko adierazle zehatzak, neurgarriak eta errealak" ezarri beharra azpimarratu dute, hala nola familiaren errenta, ondasunak eta lan egoera. Euren hitzetan, indize horretan oinarritutako esleipen-mugimenduak oso mugatuak dira eta ez dira nahikoa sareen artean oreka lortzeko.
Horrez gain, Ikastolen Elkartearen aburuz, matrikula bizian (behin ikasturtea hasita dagoenean) heltzen diren atzerriko jatorria duten edo zaurgarriak diren ikasleen banaketa "ez da orekatua" eta deitoratu dutenez, "ez dago irizpide argirik banaketa hori gidatzeko, ezta ekitatearen aldeko borondate argi eta sendorik ere".
Bestalde, diotenez, ez da guztiz bermatzen familiek hezkuntza-zentroa aukeratzeko duten eskubidea. "Matrikulazio prozesuak eta zonifikazioak aukera hori mugatu egiten dute zenbait kasutan, eta horrek aukera berdintasunaren urraketa dakar", diotenez.
Balorazio horren haritik, Ikastolen Elkarteak hainbat neurri proposatu ditu "hezkuntza-sistema inklusiboago eta bidezkoago bat eraikitzeko helburuarekin".
Aipatu zaurgarritasun-indizea kalkulatzeko datu eta adierazle objektiboetan oinarritutako formula berri bat garatzea proposatu dute, bai eta herrietako eragin-eremuak modu orekatuan eta justuan berrikustea ere, Udal matrikulazio bulego neutroak sortzearekin batera.
Horrez gain, eskatu dute matrikula bizia "egoki baliatzea", prozesua "gardenagoa, orekatuagoa eta bidezkoagoa" izan dadin. Gainera, Hezkuntza Zerbitzu Publikoa eskaintzen duten ikastetxe guztiei "trataera bertsua" ematea eskatu dute eta familiek ikastetxea aukeratzeko askatasuna errespetatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.