Ezbeharrak Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi motozale larri zauritu dira Artaxoan eta Orikainen izandako bi istriputan

Lehenengoan, 31 urteko motor-gidari batek zauri larriak egin ditu auto batekin talka eginda, ostegunean, 22:27an, Artaxoan. Bigarren motozale bat oso larri zauritu da gaur arratsaldean N-121-A errepidean, Orikainen, izandako eroriko batean.
Ostegun gauean, Artaxoan (Nafarroa), gertatutako ezbeharra. Irudia: Foruzaingoa
Ostegun gauean, Artaxoan (Nafarroa), gertatutako ezbeharra. Irudia: Foruzaingoa

Bi motozale larri zauritu dira azken orduetan Nafarroan izandako bi istriputan.

Lehenengoan, 31 urteko motor-gidari batek zauri larriak egin ditu auto batekin talka eginda, ostegunean, 22:27an, NA-6030 errepideko 9,4. kilometroan (Mendigorria-Tafalla), Artaxoan.

Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten anbulantziaz, eta bertan jarraitzen du, pronostiko larriarekin, SOS Nafarroak jakitera eman duenez.

Bigarren motozale bat oso larri zauritu da gaur arratsaldean N-121-A Iruñea-Behobia errepidean, Orikainen, erorikoa izanda, Nafarroako Gobernuaren arabera.

SOS Nafarroak 13:09an izan du ezbeharraren berri, eta Cordovillako suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.

Gidariak motorraren kontrola galdu eta erdibitzailea jo du, N-121-A errepideko 6. kilometroan.

Anbulantziak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman du motozalea, oso larri.

Istripuaren ondorioz, errepidea itxi dute 13:55ean, eta auto-ilarak sortu dira. Foruzaingoak aritu da bertan zirkulazioa bideratzen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X