BALANTZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.960 pertsona artatu ditu Bilboko Harreraguneak lehen sei hilabeteetan

Azaroan ireki zituen ateak Bilbon pertsona migranteei harrera eta informazioa eman eta orientatzen laguntzeko Euskadiko lehen bulegoak, eta sei hilabeteotan 70 herrialdetako jendea hurbildu da bertara laguntza eske, hala nola Maroko, Kolonbia, Aljeria, Venezuela eta Perutik etorritakoak.
Bilboko Harreragunearen bulegoa. Irudia. Bilboko Udala
Bilboko Harreragunearen bulegoa. Irudia. Bilboko Udala

Bilboko Harreraguneak, Bilbora datozen migratzaileei informazioa eta orientazioa emateko zerbitzu publiko espezializatuak 1.960 pertsona artatu ditu ireki eta lehen sei hilabeteetan. Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak bultzatuta, Zehar Errefuxiatuekin erakundeak kudeatzen du zerbitzua.

Euskadiko estreinako Harreragunearen lehen sei hilabeteen balantzea egin eta astelehen honetan aurkeztu dute. Migratzaileentzako euskal harrera zerbitzuaren proiektu pilotua da, eta bere helburua da Bilbora iristen diten migratzaileak orientatzea, laguntzea eta baliabide erabilgarriak ematea.

Joan den azaroaren 18an ireki zituen ateak Bilboko Colon de Larreategi kalean, eta 2025eko maiatzaren 15era arte 1.960 pertsona artatu dituzte bertan, gehienak gizonezkoak, % 68. Gehientsuenek % 36k 26 eta 35 urte bitarte zituzten, eta % 26k 36 eta 45 urte artean.

eitb media eitb media

Jatorriari dagokionez, 70 herrialdetatik iritsitako migratzaileek jo dute zerbitzura laguntza eske, horien artean nabarmentzekoak Maroko, Kolonbia, Aljeria, Venezuela eta Peru.

Zerbitzura jotzen dute, batez ere, gai juridikoak, sozialak, oinarrizko beharrak, etxebizitza eta erroldatzearekin loturiko gaiak direla eta, baita prestakuntzarekin, laneko gaiekin, osasun-arreta eta ikasketen homologazioarekin loturikoen berri izateko ere.

eitb media eitb media

Gainera, Harreraguneak gaztelania ikasteko ikastaroak ematen ditu asteazkenero 09:30etik 13:30era, baita osasunerako sarbideari, hezkuntzari eta bestelakoei buruzko tailerrak ere. Sei hilabete hauetan zehar, informazio eta zabalkunde bilera ugari egin dira beste erakunde batzuekin, publiko zein pribatuekin; 77 topaketa, zehazki.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X