ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko eta Altsasuko bi gazte hil dira auto-istripu batean, Burgosen

19 eta 20 urteko gazteak Espinosa de los Monteros herriaren parean hil dira, ibilgailua 200 metroko altueratik amilduta. Autoan zihoazen hiru lagun ospitalera eraman dituzte; horietako bi, larri.
Bi hildako eta hiru zauritu auto-istripu batean, Burgosen
Bi hildako eta hiru zauritu auto-istripu batean, Burgosen. EITB Media

Gasteizko eta Altsasuko bi gazte, 19 eta 20 urtekoak, hil ziren atzo Burgosen izandako auto-istripuan. Lehen ikerketen arabera, 200 metroko altueratik amildu zen ibilgailua Espinosa de los Monteros herriaren parean, 16:00 aldera.

Arabako Txirrindularitza Federazioak astelehen honetan jakinarazi duenez, Ibai Hoyos (19 urte, Gasteiz) eta Mikel Regil (20 urte, Altsasu) dira hildakoak. Biak ala biak txirrindulariak ziren.

Auto ezbehar horretan 18 eta 20 urte arteko beste hiru gazte zauritu ziren; horietako bi Gurutzetako erietxera eraman zituzten, larri. Hirugarrena, berriz, Burgosko ospitalera.

Hiru zaurituetako bi Gasteizen eta Altsasun bizi dira, Guardia Zibilaren eta bi udaletako iturriek baieztatu dutenez.

Ibai Hoyos eta Mikel Regil txirrindulariak ziren eta iaz Electro Alavesa taldean aritu ziren, Arabako Txirrindularitza Federazioaren arabera.

Antza denez, Hoznayoko rallya (Kantabria) ikusi ostean etxera zihoazen

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X