Epaileak espetxera bidali ditu astelehenean Lezon droga-operazioan atxilotutako hiru lagunak
Astelehenean Lezon abiatutako droga-operazioaren zehaztasunak eman ditu ostiral honetan Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, astelehenean atxilotu zituzten hiru lagunak espetxeratzeko agindua eman du epaileak.
Gainera, 14 kilo kokaina, 10.000 euro eskudirutan eta material informatikoa konfiskatu ditu operazio horretan, oraingoz; izan ere, operazioak zabalik jarraitzen du.
Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuak egindako polizia-ikerketa duela hilabete batzuk hasi zen, Donostian bizi den pertsona bat penintsulako hegoaldetik kokaina jasotzen ari zela eta substantzia estupefazienteen trafikoan ari zitekeela jakin zuenean.
Ikerketaz arduratzen ziren agenteek susmatu zuten droga eramateko bereziki prestatutako ibilgailu bat erabiltzekoak zirela. Ibilgailu horrek Donostiara eraman behar zuen droga, eta konboian zihoan, aurretik beste ibilgailu bat zeramala.
Astelehenean, ekainaren 2an, ikerketaren arduradunek droga Gipuzkoara garraiatzen zuen ibilgailua atzeman zuten, eta hura harrapatzeko dispositiboa ezarri zuten Lezon.
Operazio horretan, agenteek gelditzeko agindu ziotenean, droga zeraman ibilgailuaren gidaria ihes egiten saiatu zen, eta ibilgailuarekin polizia-ibilgailuen aurka eta ibilgailu horietatik kanpo zeuden agenteen aurka egin zuen. Agenteek zenbait tiro egin behar izan zituzten, autoak harrapa ez zitzan.
Ihesean, ibilgailu horrek inguruan zihoan beste auto bat jo eta kale-argi baten kontra egin zuen talka. Orduan atxilotu zuten gidaria, baita haren aurretik zihoan konboiko beste ibilgailuko gidaria ere. Operazio horretan bertan, hirugarren inplikatu bat ere atxilotu zuten, kokainaren hartzailea izango zena, antza.
Istripua izan zuen ibilgailua miatu ondoren, 14 kilo kokaina aurkitu zituzten aurreko eserlekuen azpian egindako ezkutaleku batean. Gainera, agenteek 10.000 euro eskudirutan, hutsean ontziratzeko makina bat eta material informatikoa aurkitu zituzten hirugarren atxilotuaren etxebizitzan.
Gipuzkoan ez ezik, Bizkaian, Araban eta Frantzian ere banatu nahi zuten konfiskatutako kokaina. Txikizkako merkatuan salgai jarrita, milioi bat euro inguruko balio izango zukeen.
Polizia-eginbideak amaitu ondoren, hiru atxilotuei droga-trafiko delituak egotzi zaizkie. Ostegunean utzi dituzte epailearen esku, eta hark atxilotuak espetxeratzeko agindu du.
Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.