Lau gizonezko zauritu dira Irunberriko aerodromoan hegazkin arin batek izandako istripuan
Lau gizonezko zauritu dira gaur Irunberriko (Nafarroa) aerodromoan hegazkin arin batek izandako istripuan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Medikuak, anbulantzia bat eta foruzainak bertaratu dira. Lau bidaiariak euren kasa atera dira hegazkinetik, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.
Hegazkin arina pistaren ondoren geratu da iraulita. Aerodromoak pilotu eskola bat du, baina aipatu iturriek ez dute zehaztu istripuak horrekin zerikusirik izan ote duen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ane Elordi: "Mezuen egileak ez ditugu botoa nori ematen diotenaren arabera aukeratzen, euskararen alde egiten duten lanagatik baizik"
Aitor Estebanek egindako adierazpenei erantzunez, Korrikako koordinatzaileak nabarmendu du aniztasuna erakutsi nahi izan dutela, lurralde guztietako eta jatorri ezberdinetako pertsonak aukeratuta, "euskara ama hizkuntza izan ala ez".
AEK-k nabarmendu du Euskal Herriak "era masiboan" erakutsi duela euskara garela eta euskara izan nahi duela
24.a "Pizkundearen Korrika" izan dela azpimarratu du Ane Elordik, "pizkunde berri baterako lehen txinparta", eta adierazi du horixe islatu nahi izan dutela mezua Euskal Herriko zazpi gazteren esku utzita.
Aste Santuko trafikoa: Saihestu beharreko puntuak eta orduak
Aste Santuko Trafiko Operazio Berezia apirilaren 1ean jarriko dute abian, 15:00etan, eta apirilaren 6ko 21:00ak arte egongo da indarrean. Azken egun horretan, Itzuliaren hasierak are gehiago korapilatuko du errepideetako egoera. Aurreikusi dutenez, 540.000 joan-etorri izango dira Aste Santuan.
Jaurlaritzak webgune baten bidez zabalduko du abuztuaren 12ko eguzki eklipsearen gaineko informazioa
Eklipsearen inguruan sortzen den informazio guztia herritarren eskura jarriko dute eklipsea.euskadi.eus webgune ofizialaren bidez. Aurkezpen ekitaldian, Aranzadiko kide Virginia Garciak azpimarratu du, eklipsea ikusteko, betaurreko homologatuak erabili behar direla eta leku egokiak aukeratu behar direla.
Aurreko urtean baino 6.700 haur gutxiago matrikulatu ziren 2024-25 ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzan
Eustaten inkestaren arabera, nabarmen ugaritu dira Lanbide Heziketako matrikulazioak, aurreko ikasturtean baino 2.842 lagun gehiago matrikulatu baitziren, % 6,1 gehiago, beraz, azken hamabost urteko hazkunderik handiena.
Elizaren sexu-abusuen biktimei kalte-ordainak emateko protokoloak ez ditu baremoak finkatu, eta kasuz kasu aztertuko dira
Espainiako Gobernuak, Eliza Katolikoak eta Espainiako Herriaren Defendatzaileak sinatuta, protokoloak apirilaren 15a ezartzen du biktimek eskaerak aurkezten hasteko data gisa.
Arartekoak adierazi du eraginkorra dela bere jardunean: kasuen % 93etan Administrazioak erantzun egin zuen
Mikel Mancisidorrek joan den ekitaldiko jarduera-txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean; 16.637 jarduketa erregistratu zituen.
Zauritu bat, Getxoko Fadura futbol zelaian, zaleen arteko borroka batean
Antza denez, bi zale elkarren kontra borrokatu dira, eta horietako bat zauritu da. Larrialdi zerbitzuei abisua eman diete, eta, azkenean, ez dute osasun-zentro batera eraman behar izan.
Gizaseme bat atxilotu dute Gasteizen, pertsonen trafikoa egotzita
Lehen ikerketen arabera, furgonetan zihoazenek dirua ordaindu zuten Frantziatik atera eta Espainiako joateko.
Melgosa: "Prebentzioan eta hezkuntzan gogor egin behar da lan, kirolean indarkeria saihesteko"
Partiduetara joan aurretik "frustrazioak etxean uzteko" eskatu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta helduengan jarri du arreta, "haurrek ikusten dutena ikasten baitute".