MUSA MAHATSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mahats zuri barietate "berezia" aurkitu dute Arellanon

'Musa' izeneko barietatea "mugarria da Nafarroako mahastizaintzarentzat", Jose Mari Aierdi Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak adierazi duenez. 

Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Sailak, EVENAk, mahats zuri barietate berri bat berreskuratu du, eta 'Musa' izendatu dute aurkitu zuten tokiari erreferentzia eginez: Arellano herria, "Musen hiribildua" izenez ezagutzen den aztarnategi arkeologiko erromatarretik gertu.

Lortutako mostoek ezaugarri "bikainak dituzte parametro enologiko nagusietan: alkohol-potentzial handia eta erabateko azidotasun handia dute", eta horrek "zahartze-ahalmena duten ardoak egiteko ezin hobea bihurtzen du, eta, aldi berean, beste ardogintza-tipologia batzuk osatzeko aukera bikaina da".

Erriberriko Nafarroako Mahastizaintza eta Ardogintza Kulturaren Enentrum Zentroan egindako ekitaldi batean aurkeztu da bariuetatea eta, datorren urtetik aurrera, Foru Erkidegoan hazi ahal izango da. Aurkezpen ekitaldian, José Mari Aierdi Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak adierazi du 'Musa' identifikazioak Nafarroako mahastizaintzarako aukera berri bat ireki duela.

Burutzear den ikerketan, kontrol agronomikoak eta enologikoak egin dira EVENAren lursail esperimentaletan erein diren azken kanpainetako mahats-bilketetan, eta egiaztatu da ekoizpen txikia duela, mahats-mordoekin eta baia txikiekin.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X