Bederatzi pertsona zauritu dira Galdakaon, auto batek harrapatuta
Harrapaketa, Galdakaon
Auto erakusketa bateko hainbat ikusle zauritu dira Galdakaon (Bizkaia), parte hartzen ari zen autoetako batek harrapatuta. Zaurituak ospitalera eraman dituzte. Motor Show ikuskizunean gertatu da ezbeharra, Urreta auzoko San Joan jaietan. Dirudienez, ibilgailua kontrola galdu du, biribilgune batean irrist egin duelako, eta hesiaren atzean zeuden ikusleak aurretik eraman ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskaltzaleei eskerrak eman eta larrialdi linguistikoari erantzuteko "elkarguneak sortzeko beharra" azpimarratu du Kontseiluak
6.500 euskaltzalek bildu zituen larunbat honetan euskararen aldeko erakundeak Bilbao Arenan. Balorazio positiboa eta baikorra egin du, eta aurrera begirako erronketan jarri du fokua.
Hiru pertsona desagertu dira azken orduetan Andaluzian denboralearen eraginez
Malagako Alhaurin el Grande udalerrian desagertu dira horietako bi, furgonetan zihoazela. Hirugarren laguna Granadako Illora udalerrian desagertu den motor gidari bat da.
Ofizialtasunaren urteurren gazi-gozoa bizi du Pilota Federazioak, TASek helegitea noiz ebatziko zain
Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak duela urtebete onartu zuen Euskal Selekzioaren parte hartzea lehiaketa ofizialetan. Dena dela, ziurgabetasuna da nagusi oraindik; izan ere, Espainiako Federazioak helegitea du jarrita. Kirol Arbitrajeko Auzitegiak berriro atzeratu du ebazpena, urtarrilaren amaierara arte.
Lau pertsona atxilotu dituzte Erriberagoitian, hainbat lapurreta egin eta trafiko-istripua izan ostean
Bi gizon eta bi emakume atxilotu ditu Ertzaintzak, eta beste bi pertsonaren bila dabil. Indarra erabiliz hainbat sakelako berri, kutxa erregistratzaile bat eta auto bat ostea egotzi diete.
Hiru bidaiari zauritu dira Erriberabeitian, autobus istripu batean
Miranda de Ebroko ospitalera eraman dituzte, eta gainerakoek beste autobus batean amaitu dute euren bidaia.
Astelehen honetatik aurrera nahitaezkoa izango da ingurumen-bereizgarria Iruñeko Alde Zaharrean sartzeko
0, Eco, C eta B etiketak dituzten ibilgailuak sartu ahalko dira, baimendutako ibilgailuez gain. Arau horiek ez betetzea arau-hauste larritzat hartuko da, eta 200 euroko isuna ezarriko dute (100 euro, berehala ordainduz gero).
Berbaz eta kantuz eman diote hauspoa euskarari euskalgintzako hainbat eragilek
Aktore, musikari zein bertsolariak igo dira oholtza gainera euskararen aldeko ekitaldian, eta ikuskizun musikatua eskaini dute Gorka Urbizuk, Maia Ibarnek eta Gontzal Mendibilek, besteak beste. Ane Labaka eta Sustrai Colina bertsolariak ere izan dira taula gainean. Txalo zaparrada batekin eta kantuan bukatu dute aldarrikapen artean abiatu den hitzordua.
Milaka lagun bildu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon, euskararen aldeko pizkundearen akuilu izan daitezen
Euskararen aldeko pizkunde berri baten premia gizarteratzea eta hizkuntza-politiketan jauzia emateko adostasun soziopolitikoa bultzatzea helburu duen ekitaldia egin dute Bilbao Arenan. 2026ko ekainaren 13rako hitzordua ere jarri dute euskaltzaleek.
23 urteko emakume bat desagertu da Donostian, eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu du
Asteazkenean ikusi zuten azkenekoz, Gabon gauean, eta familiak ostiralean aurkeztu zuen salaketa.
Bost urte dira COVID-19aren aurkako lehen txertoak jarri zituztenetik
Bizkaian txertoa jaso zuen lehen emakumea eta txertoa jarri zion erizaina elkartu ditu EITBk, bosgarren urteurrenean. Ikusmina, beldurra, itxaropena eta mesfidantza agerikoak ziren orduan, bizitzen ari ginenarekin zerbait historikoa baitzen. Txertoak iritsita, egoera hobetzen joan zen. Une haiek gogoratu dituzte Begoñak, Itxasok eta Jorgek.