Beroa eta prezipitazioak direla eta, abisu horia ezarri dute astearterako EAEn
Beroagatik ezarritako abisua 12:00etatik 18:00etara egongo da indarrean. Euriagatiko abisua, berriz, 15:00etan aktibatuko da eta gauerdira arte egongo da indarrean.
Ekaitza, Beasainen. Artxiboko irudia. Argazkia: Eloi Cuellar.
Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du astearte honetan, tenperatura oso altuak (35 ºC-ra irits litezke bihar Araba hegoaldean) izango direlako eta prezipitazio handiak botako dituelako, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pilatuko direlakoan.
Beroa dela eta ezarritako abisua 12:00etatik 18:00etara egongo da indarrean. Denbora-tarte horretan, tenperatura maximoak 34 ºC ingurukoak izan daitezke Arabako erdialdean, eta 35 ºC ingurukoak lurralde horretako hegoaldean. Kostaldean 27 ºC inguruan ibiliko dira termometroak, eta Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, berriz, 32 ºC-ren bueltan.
Euriagatik ezarritako abisuari dagokionez, 15:00etan aktibatuko da eta gauerdira arte egongo da indarrean. Ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pilatzea espero da.
Baliteke zaparradak ertainak izatea, trumoi eta guzti, eta bereziki gogorrak. Gainera, txingorra (2-6 zentimetro) bota dezake, eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak (60-90 km/h) ibil daitezke.
Asteazkenean, ezegonkortasuna eta beroa arindu egingo dira. Egunaren lehen partean zaparradak eta ekaitzak botatzeko aukera izango da, batez ere mendebaldean. Egunaren hasieran, hegoaldeko haizea ibiliko da, eta gogor samar joko du; ondorioz, tenperatura altuak izango ditugu.
Halere, arratsaldean haizeak mendebaldetik joko du, eta freskoagoa izango da, eta kostaldean indartsuago sartuk da, eta tenperatura jaistea eragingo du. Eguneko tenperatura maximoak 30 °C-ra iritsiko dira lurraldeko hainbat puntutan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen, emaztea hiltzea eta ama larri zauritzea egotzita
Gertakariak Eguesibarrean (Nafarroa) jazo dira, arratsaldeko 19:30ak aldera.
Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak
Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
11 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bizkaian, bikotekide ohiaren etxera baimen gabe sartu eta hura bortxatzeagatik
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion, eta 2021eko azaroaren 22ko goizean emakumearen etxera sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.
Baskoniak ehunka zaleren babesa jasoko du Valentzian
Baskoniaren mila jarraitzaile inguru joan dira Valentziara 2026ko Errege Kopa dela eta. Eguraldia lagun, giroa ezin hobea da Baskoniako zaleen bilgunea den "Araba Etxean".
65 urtetik gorako pertsonen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.
8 urteko kartzela-zigorra Legorretan kontrako norabidean zihoala hiru pertsonaren heriotza eragin zuen gidariarentzat
Akusazioek eta defentsak akordioa adostu dute, eta akusatuak erruduna dela onartu du. Hori dela eta, ez da beharrezkoa epaiketarekin jarraitzea. Ostiral honetan Gipuzkoako Auzitegian egindako saioan, auzipetuak barkamena eskatu die biktimen sendiei, malko artean.
Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik
Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; Nafarroara iritsitakoan, baina, mehatxatu egiten zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.
Gizon batek 10 urteko semea hil du eta emaztea larri zauritu du bart Tenerifen
Guardia Zibilak tiroz hil du ustezko hiltzailea, agenteei matxete batekin mehatxatu ostean.
Aturri ibaiak gainezka egin du Baionan
Aturri ibaiak gainezka egin du ostegun honetan Baionan. Azken egunetan pilatu den euriak eta itsasgorak bat egin dutenean, goizeko zein arratsaldeko seiak bueltan, ibaia bere bidetik irten da. Goizean urak eragin dituen eragozpenak ikusita, arratsalderako Baionako Herriko Etxeak zentzuz jokatzeko eta ibai ingurura ez hurbiltzeko deia egin badu ere, azkenean ez da eragozpen nabarmenik egon.
Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea, olatu handiengatik itxita egon ostean
Itsasgora izan den unean egon da itxita, Pedro denboraleak eragin dituen olatu handiengatik. Ostiral goizeko itsasgoraren garaian ere, 05:00etatik 07:00etara, 4 metro inguruko olatuek joko dutela itsas-bazterra espero da.