ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Donostian, istripuz, patinetean zebilela

55 urteko gizaseme bat hil da Altza auzoan, istripuz. Familiak salatu duenez, patinetearen kontrola galdu zuen txarto zegoen estolda batetik pasatzean, eta ingurua konpontzeko eskatu diote Udalari.

Motorzale bat, istripua eragin omen zuen zuloaren ondoan. Argazkia: EITB

55 urteko gizon bat hil da Donostian, Altza auzoan, patinete elektrikoan zihoala larunbat goizaldean, istripuz.

Familiak salatu du kontrola galdu zuela txarto zegoen estolda baten gainetik ibili zelako.

Istripua larunbat goizaldean gertatu zen, Donostiako Altza auzoan, eta 55 urteko gizonezkoa igandean hil da, zaurien ondorioz.

Hildakoaren senideek diotenez, biktimak patinetearen kontrola galdu zuen zulo "oso arriskutsu" batetik igaro ostean, eta Udalari konpon dezala eskatu diote.

Zure interesekoa izan daiteke

Baliza V16
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?

Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X