Erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru atxilotu Gasteizen gizon bati eraso egiteagatik

Zauritua anbulantzian eraman dute ospitalera, aurpegian zauri bat eta saihetsetan mina zuelarik.

ertzaintza
Ertzaintza. Artxiboko irudia.

Ertzaintzak 18, 22 eta 26 urteko hiru gizon atxilotu ditu Gasteizen gizon bati eraso egitea egotzita.

Erasoa Aiztogile kalean gertatu da, 04:40 aldera, taberna baten parean hainbat pertsonaren arteko borroka izan denean.

Lekukoen arabera, Ertzaintzak atzemandako hiru pertsonek gizon bati eraso diote, taberna bateko atearen kontra botilak jaurtiz.

Zauritua anbulantzian eraman dute ospitalera, aurpegian zauri bat eta saihetsetan mina zuelarik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hizkuntza gutxituak plataformetan: “Primeranek ehunka eduki eskaini baditzake euskaraz, Netflixek zergatik ez?”

EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Amezagak hizkuntza gutxituek ikus-entzunezko plataformetan duten presentzia azaldu du Eusko Legebiltzarrean. Europako herrialdeetan ingelesezko edukiak nagusi direla ohartarazi du, “askotan herrialdeko hizkuntza ofizialaren gainetik”. Hizkuntza gutxituen presentzia, “urria izanagatik ere, hobea da kontzientzia daukaten herrietan”. Bere ustez, politika publikoek eragina izaten dute.

Gehiago ikusi