90 urteko emakume bat hil da Gasteizen, oinezkoen pasabide batean auto batek harrapatuta
90 urteko emakume bat hil da semaforo-erregulaziorik gabeko oinezkoen pasabide batean harrapatuta, atzo Gasteizen.
Hiriko udaltzainek heriotza baieztatu dute eta argiketa talde bat ezbehar horren nondik norakoak ikertzen ari dela azaldu dute.
Harrapaketa asteartean gertatu zen, 16:00etan, semafororik gabeko oinezkoentzako pasabide batean, Nafarroako Errege-erreginen kalean, 2 eta 4 zenbakien parean.
Emakumea ibilgailuaren azpian geratu zen harrapatuta, eta suhiltzaileek bertatik atera behar izan zuten zauri oso larriekin, hainbat haustura eta buruan kolpe handia zituela.
79 urteko gidaria ikertzen ari dira, bide segurtasunaren aurkako ustezko delitu batengatik.
Gizarteari buruzko albiste gehiago
Milaka pertsona kalera atera dira Euskal Herrian, Palestinaren alde
Hiriburuetako manifestazio jendetsuen ostean, milaka herritar atera dira arratsaldean kalera, Gazarentzat justizia eskatzeko eta Israelen okupazioa salatzeko.
Sunbillako auto-istripuan larri zauritutako 82 urteko gizonezkoa hil egin da
Nafarroako Unibertsitate Ospitalean zendu da, gaur, gizonezkoa. Istripua N-121-A errepidean gertatu zen, Larrakaitzeko tunelean. Bi autok eta bi kamioik talka egin zuten.
Gato Basque pintxoa izan da Euskal Herriko Pintxo Txapelketaren irabazlea
Gipuzkoako Batzar Nagusiek "Ipuscua"ren mila urteak oroitu dituzte Altzon
Gipuzkoako Batzar Nagusiek lurraldearen lehen aipamen idatziaren mila urteak oroitu dituzte Altzon egindako osoko bilkura batean, Imanol Pradales lehendakaria buru zela. Lehendakariak gure arbasoek utzi diguten ondarea nabarmendu du bere hitzaldian.
Bost urteko haur bat hil da Bermeon, etxebizitza batetik erorita
Ezbeharra 15:30ean gertatu da, eta osasun-langileak bertaratu dira, haurra suspertzeko ahaleginetan, baina ez dute lortu.
Kamioi gidari bat hil da Muxikan, ibilgailuarekin trenbidera erorita
Errepidea itxita dago Muxikarako noranzkoan, istripua dela eta. Trenen zirkulazioa ere etenda dago Zugastieta eta Zornotzako geltokien artean.
Aburto: "Lekukoen arabera, tiroketa bat izan da Otxarkoagan, baina oraingoz ez dugu frogarik ezta bala-zorrorik aurkitu"
ETB1eko Egun On, Euskadi saioan izan da Bilboko alkatea, eta egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, Ertzaintzak ikerketa abiatu du bart Otxarkoaga auzoan izan omen den tiroketa dela eta. Adierazi du pertsona bat identifikatu dutela, baina oraingoz ez dute inor atxilotu.
Campusetako istiluek "bigarren mailan uzten dute Gazako bakea", EHUko errektoretzaren iritzian
Identifikatu ez duten talde batek edukiontzi bat erre dute eta beste batzuk gurutzatu ditu EHUko campusean, Leioan. Errektoretza taldeak iragarri du "lehenbailehen" jarriko direla harremanetan "unibertsitateko oinarri etikoak urratu dituztenekin".
Lau zauritu, horietako bi larri, Sunbillan izandako trafiko-istripu baten ondorioz
Istripua N-121-A errepideko 54. kilometroan gertatu da, Larrakaitzeko tunelean. Bi autok eta bi kamioik talka egin dute.