GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, Donostian arma zuriz egindako eraso bat argitzeko

Erasoa igandean gertatu da, Antiguon. Gizona Donostia Ospitalera eraman dute, zauri larriekin, eta oraingoz ez dute inor atxilotu.

agresion arma blanca Donostia Antiguo

Arma zuriz egindako erasoa gertatu den tokia, Antiguon. EITB

Gizon bat arma zuriz zaurituta agertu da, bart, Donostian, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du, erasoaren nondik norakoak argitzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Gertaerak 18:30 aldera gertatu ziren, Antiguon. Arma zuriz zauritutako gizona kalean aurkitu zuten. 

Bertaratutako osasun langileek Donostia Ospitalera eraman zuten, larri. 

Bestalde, gertakari horiekin lotuta ez dute oraingoz inor atxilotu. 

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 19/01/2026.- Oficina de Iryo en la la estación de Atocha de Madrid este lunes. Treinta y nueve personas fallecidas y más de 20 heridas graves es el balance provisional del accidente entre dos trenes de alta velocidad en Adamuz (Córdoba), una tragedia cuyas causas empiezan a investigarse y que mantiene cortada la comunicación ferroviaria de alta velocidad entre Madrid y Andalucía. EFE/ Chema Moya
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zer dakigu Kordoban istripua izan duen Iryo tren-konpainiari buruz?

Iryo konpainia italiar-espainiarra abiadura handiko tren-operadore pribatu handiena da eta 2022ko azaroan hasi zuen jarduna Espainian. Astean 400 zerbitzu baino gehiago eskaintzen ditu, hiru korridore handitan banatuta: ipar-ekialdea (Madril-Zaragoza-Bartzelona-Tarragona.), hegoaldeko korridorea (Madril-Kordoba-Sevilla/Malaga) eta Levanteko korridorea (Madril-Cuenca-Valentzia/Alacant/Albacete/Murtzia).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X