21 urteko gazte bat hil da Biriatun, balkoi batetik erorita
Gaztea oporretan zegoen Lapurdin. Larunbatean erori zen eta Baionako erietxera eraman zuten, igandean hil zen. Fiskaltzak ikerketa zabaldu du zer gertatu zen argitzeko.
Fiskaltzak ikerketa zabaldu du. Artxiboko irudia: EITB.
21 urteko gazte bat hil zen atzo, igandea, Baionako ospitalean. Larunbatean Biriatuko etxe baten balkoitik erori zen, eta erorikoak eragin zizkion zaurien ondorioz hil zen.
Ezbeharra larunbatean, uztailaren 26an, gertatu zen, goizaldean. Goizeko 09:00ak aldera larrialdi-zerbitzuei deitu zieten Biriatuko (Lapurdi) Mulintegi bideko etxebizitza batetik. Gaztea lurrean zegoen, zaurituta. Egoera oso larrian eraman zuten Baionako erietxera, eta igandean hil zen.
Fiskaltzak ikerketa zabaldu du zer gertatu zen argitzeko. Goizaldeko 06:00ak aldera abisua eman zuen familiak zarata entzun zuen, baina ez zuten aparteko ezer ikusi. Handik ordu batzuetara aurkitu zuten gaztea. Hainbat hedabideren arabera, lehen datuek diote balkoitik behera erori zela, gaua Gipuzkoan pasa eta etxera itzuli zenean.
Gaztea Parisen bizi zen, baina oporretan zegoen bikotekidearen familiaren etxean.
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak