TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Boiseko Jaialdia, 9 hilabete bete dira goialdeko borraska gertatu zenetik eta Musika Hamabostaldia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

JAIALDI BOISE

Jaialdi 2025. EITB

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 29an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Boiseko Jaialdia: 10 urteren ondoren, atzera berriz euskal kulturaren agertoki bihurtuko da Boise (Idaho, AEB). 1987an jaio zen Jaialdi ekimena, eta, aurtengoa zortzigarren edizioa izango da, uztailaren 29tik abuztuaren 3ra egingo dena. 2020koa bertan behera geratu zen, covidaren pandemia zela eta.

- Valentziako goialdeko borraskak 9 hilabete: 9 hilabete bete dira Valentzia astindu zuen goialdeko borraskak 228 hildako eragin zituenetik. Testuinguru horretan, Carlos Mazon Generalitateko presidentearen aurkako manifestazioa egingo dute Catarrojan, horrek tragediaren inguruan egindako kudeaketa salatzeko.  

- Donostiako Musika Hamabostaldia: Donostiako Musika Hamabostaldiaren 86. edizioak irekiera ekitaldia aurkeztuko du. Aurten, abuztuaren 1etik 29ra egingo da. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X