BIZKAIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Errekalde auzoko igerilekuetan bero-kolpe batengatik ospitaleratutako mutikoa hil egin da

11 urteko haurrak konortea galdu zuen igandean, eta larrialdi-zerbitzuek suspertu behar izan zuten. Hainbat ume eta gazte artatu zituzten igerilekuetan bertan, bero-kolpeak, zorabioak eta antsietate-atakeak zirela eta.

Bilboko Errekalde auzoko igerilekuak. Irudia: EITB

Bilboko Errekalde auzoko kiroldegiko igerilekuak. Irudia: EITB

Iragan igandean, Bilboko Errekalde auzoko Fango kiroldegiko igerilekuetan, bero-kolpeak jo ondoren ospitalera eraman behar izan zuten 11 urteko mutikoa hil egin da gaur, EITBk jakin ahal izan duenez. Hiru egun eman ditu Gurutzetako Ospitalean.

Haurrak konortea galdu zuen, eta larrialdi-zerbitzuek suspertu behar izan zuten. Bustita, baina uretatik kanpo, artatu zuten.

Era berean, hainbat adingabe artatu zituzten, bero-kolpeek, zorabioek eta antsietate-atakeek jota.

Gertakaria 16:00ak aldera jazo zen, eta igerilekuak 19:30ean zabaldu zituzten berriro.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak sare sozialetan deitoratu du haurraren heriotza, Valentziako parrokia bateko begiraleekin batera oporretan Bizkaiko hiriburura etorritako adingabe talde bateko kidea baitzen.

"Berri tristea. Valentziatik etorri eta Errekalden ondoezik sentitu zen haurra hil egin da. Asko sentitzen dugu beragatik, bere familiagatik eta kolektibitateagatik. Batzuetan, bizitza oso bidegabea da. Eta are gehiago hain gaztetan errotik mozten bada. Tragedia bat", idatzi du Aburtok.

Zure interesekoa izan daiteke

aizpea otaegi errenteria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errenteriako Udalak "auzibidea agortuko" du, lan-eskaintzak "aurreikusitako baldintzekin aurrera egin dezan"

Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak iragarri du "bitarteko guztiak" jarriko dituztela eta "auzibidea agortuko" dutela, 25  administrari lanpostu hautatzeko deialdiaren aurkako helegiteak "aurkako ebazpena" izan dezan. Salatu du “bizikidetzan eta adostasunean oinarritutako orain arteko bidea zapuzteko nahi antolatua” dagoela C1 euskara mailagatik jarritako helegitearen atzean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X