Kolonbia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteiztar baten hilketa ikertzen ari dira, Kolonbian

Iturri batzuen arabera, lapurreta egiteko hil zuten gizona, baina tokiko agintariek ez dute baztertzen gertakariek estupefazienteen kontsumoarekin zerikusia izatea.

Kolonbiako agintariak euskal herritar baten hilketa ikertzen ari dira. El Correo agerkariak zabaldu duenez, Cali hirian bizi zen gasteiztar bat da hildakoa. Eusko Jaurlaritza Kolonbiako Enbaxadarekin eta Kontsulatuarekin jarri da harremanetan, informazio zehatzagoa eskuratu nahian.

Kolonbiako Poliziak baieztatu du, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, hainbat lagunek eraso egin ziotela gizonari Cali hiriko Valle Grande auzoan, eta hil egin zutela, labankadaz.

Momentuz, gertatutakoari buruzko bertsioak ez datoz bat. Iturri batzuen arabera, lapurreta izan liteke hilketaren eragilea, baina tokiko agintariek ez dute baztertzen gertakariek estupefazienteen kontsumoarekin zerikusia izatea.

Poliziak ez du atxiloketarik egin, eta kasua polizia-ikerketapean dago uneotan.

Zure interesekoa izan daiteke

Baliza V16
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?

Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X