Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari erasotzea egotzita
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gauerdia pasatxo, 092 telefono-zenbakira egindako dei batek eskatu zuen polizia bertaratzea Zabalgana auzoko atari batera. Izan ere, lekukoen arabera, emakume batek laguntza eskatzen ari zen kalean, bikotekideak jazartzen ari zitzaiolakoan.
Udaltzainak bertaratu zirenean, agenteek ikusi zuten biktima herritar batzuk babesten ari zirela eta hainbat lesio zituela. Halaber, ustezko erasotzailea aurkitu zuten, lehen solairuko eskailera-burutik kalera salto egin zuena.
Agenteek bien bertsioak eta lekuko batzuenak entzun ondoren, eta emakumearen lesio guztiak ikusita, ustezko erasotzailea atxilotu zuten. Biktima, berriz, anbulantzian eraman behar izan zuten ospitalera.