HABEk hizkuntza-eskakizun asimetrikoak eta partzialak egiaztutako ditu
Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko dekretu berriak hizkuntza eskakizunak esleitzeko eredu berriak ezarri zituen iaz, eta hiru eskakizun mota zehaztu zituen: simetrikoa, asimetrikoa eta partziala. Lanpostuaren ezaugarrien eta errealitate soziolinguistikoaren arabera erabakiko du dagokion erakundeak postuei zein eskakizun ezarri. Bada, hemendik aurrera, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) eskumena izango du eskakizun asimetrikoak eta partzialak egiaztatzeko. Orain arte, simetrikoak egiaztatzen zituen soilik.
Asteroko Gobernu Kontseiluaren ondoren egindako agerraldian eman ditu xehetasunak Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Haren hitzetan, "sektore publikoan sortzen ari diren eta sortuko diren hizkuntza-eskakizun berrien beharretara egokituko dira HABEren egiaztatze-prozesuak".
Horretarako, Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua (19/2024 Dekretua) aldatzeko prozedura abian jarri du Jaurlaritzak, agindu bidez. "Aginduan aldaketak egin ditugu, hizkuntza-eskakizun horiek edozein herritarrek egiaztatu ahal ziateko, HABEren azterketa deialdietan".
Aurreikuspena da HABEren udazkeneko azterketa-deialdirako mota horietako hizkuntza-eskakizunak egiaztatu ahal izatea.
Doakotasuna
Beste iragarpen bat ere egin du Bengoetxeak: A2 mailaraino zabalduko da euskara ikasteko doakotasuna datorren ikasturtean. Hala, esan duenez, "aurreko ikasturteetan martxan jarritako doakotasun-politikei jarraipena emango die Jaurlaritzak 2025-2026 ikasturtean eta, horretarako, 4,86 milioi euro bideratuko ditu, iaz baino % 52,9 euro gehiago".
Datorren ikasturtean, oinarrizko A1-A2 mailetako ikasleek nahiz C1 mailan komunikazio-gaitasuna hobetu nahi duten 16-18 urte bitarteko gazteek musu-truk izango dute matrikula.
"Doakotasun-programaren helburu nagusia da euskara ikastea errazagoa eta eskuragarria izatea da (...). Gobernuarentzat euskara ikastea estrategikoa da, euskararen erabileran jauzia eman ahal izateko. Horregatik, euskara ikasteko bideak bermatzen, zabaltzen eta laguntzen jarraituko dugu”, azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Epailearen aurrera eraman dute Astigarragan, emazteari ohiko tratu txarrak ematea egotzita, atxilotu duten gizona
Dirudienez, azken bost egunotan birritan saiatu da erasotzailea emaztea itotzen, eta objektu gogor batekin kolpatu du.
Epailearen esku utzi dute Usurbilen bezero bati sexu-erasoa egin eta legez kanpo atxiki izana egotzita atxilotutako VTCko gidaria
Biktimak alokairuko ibilgailu gidaridun bat eskatu zuen Usurbilera joateko. Bertara iritsi zirenean, baina, gidariak ibilgailua aparkatu zuen eta ukituak egiten hasi zitzaion.
200 lagun inguruk manifestazioa egin dute Ceutan, bizilagun elkarteek protestak bertan behera utzi arren
Espaiako Gobernuaren kudeaketaren aurka protesta egiteko manifestazioa deituta zegoen larunbat gauerako, baina bertan bertan behera geratu da "talde ultrak" iritsi direla jakin ostean. Iluntzean sareetatik deitutako protesta bat izan da, ordea.
22 urteko gizon bat hil da Zurriola hondartzan, arrantzan ari zela
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Zurriola eta Monpas artean arrantzan ari zela uretara erori da.
Idiazabalgo Udalak bi txerri vietnamdarren jabeak agertzeko deia egin du
Idiazabalen, bi txerriren presentziak kezka piztu du. Udalaren arabera, txerri horiek espezie inbaditzaile batekoak dira eta, horregatik, Gipuzkoak Foru Aldundiko basozainek harrapatu eta kontrolpean dituzte, jabeak azaldu bitartean.
Barakaldon falta den 77 urteko gizon baten bila ari dira
Ostiral honetan ikusi zuten azkenekoz, Barakaldoko San Bizente auzoan. Alzheimerra du.
53 urteko txirrindulari bat hil da Zaratamon
Istripua 13:00a baino lehentxeago gertatu da, Zaratamo eta Arrigorriaga lotzen dituen BI-3702 errepidean. Ordu horretan, txirrindulari bat lurrean botata zegoela jakinarazi diote Ertzaintzari, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Nekatuta baina festarako gogotsu daude oraindik Bilbon
Bilboko Aste Nagusia azken txanpan sartu da. Bihar, igandea, esango du agur Marijaiak datorren urtera arte, baina musika, ikuskizunak, jai giroa eta mota guztietako ekitaldiak izango dira oraindik.
90 urte bete dira Eibar bonbardatu zutenetik
Gaur 90 urte dira Francoren aldeko matxinatuek Eibar lehenengoz bonbardatu zutenetik. Erasoak ustekabean hartu zituen eibartarrak, eta ondoren etorriko zenerako prestatzera behartu zituen. Izan ere, hurrengo hilabeteetan beste 28 bonbardaketa jasan behar izan zituzten.
Ceutan krabelinak jaurti dituzte Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean
Krabelinak eta Ceutako eta Espainiako banderak eskuan, ehunka pertsona atera dira kalera bart hiri autonomoan. Modu baketsuan egin duten ibilbidean zehar, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean geldialdia egin, eta krabelinak jaurti dituzte.