Urtebeteko espetxe zigorra eta futbol zelaietara bi urtez sartzeko debekua, Iñaki Williamsi irain arrazistak egiteagatik
Fiskaltzarekin akordio batera iritsita, akusatuak gertaerak aitortu egin ditu. Hala, hasierako zigor eskaera murriztu diote, eta irain arrazistak egiteagatik bete beharko ez duen urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote. Epaileak 1.080 euroko kalte-ordaina eta futbol zelaietara bi urtez sartzeko debekua ezarri dio.
Iñaki Williams, artxiboko irudi batean
Urtebeteko espetxe zigorra eta futbol zelaietara bi urtez sartzeko debekua ezarri diote Iñaki Williams Athleticeko jokalariari irain arrazistak egin zizkion Espanyol futbol taldeko zaleari. Fiskaltzarekin akordio batera iritsita, akusatuak gertaerak aitortu ditu, alegia, 2020an Cornellà-El Prat futbol zelaian Ligako partida batean Williamsi irain arrazistak egin zizkiola.
Ondorioz, hasierako zigor eskaera murriztu da, eta irain arrazistak egiteagatik bete beharko ez duen urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote, 1.080 euroko kalte-ordaina, lau urtez irakaskuntzan lan egiteko eta futbol zelaietara bi urtez sartzeko debekua.
Fiskaltzak, hasiera batean, bi urteko espetxe-zigorra eskatu zuen, bost urtez futbol-estadioetara joatea debekatzea eta 5.400 euroko isuna.
Iñaki Williamsi txistuak eta irainak bota zizkioten arratsaldeko 14:30ak aldera, partida jokatzen ari zela entrenatzaileak aldaketa eskatu eta zelaitik ateratzerako orduan. Hainbat zalek tximino soinuak egin zituzten, Iñaki Williams Athletickeko jokalariari zuzenduta.
Fiskaltzak uste du jarrera horiek "orokorrak eta nabarmenak" direla, eta hainbat herrialdetako zaleek azal beltzeko futbolariak publikoki iraintzen dituztela.
Ministerio publikoaren arabera, "jokalariaren azalaren kolore beltzari mespretxu" egin zioten, oihu arrazistak eginez eta haren kontrako mespretxuzko keinuak eginez. Gertakari horiek frustrazio, lotsa eta umiliazio sentimenduak eragin zizkioten Williamsi.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 ingururi eragiten die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Irailean Euskal Herriaz gozatzeko hamar plan
Jaiak, estropadak, zinema- eta dantza-jaialdiak, kontzertuak eta mahats-bilketa. Iraila proposamenez betetako hilabetea da Euskal Herrian.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".