Datuen arabera, beroaldiak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian
Kalean sarritan entzuten da gaur egungo uda sasoiak lehengoak baino beroagoak direla. Datuek hori islatzen dute. Sasoi horretako batez besteko tenperaturak gora egin du XXI. mendean eta, XX. mendeari begiratuta, aldea nabaria da.
“Gehiegizko beroa daukagu!”. Maiz esan eta entzun dugu baieztapen hori aurtengo udan, batik bat, abuztu erdialdean. Egun askotan muturreko beroa izan dugula ikusita, tenperaturei buruzko datuak bildu ditu EITBk astelehen honetan argitaratutako EITB Data txostenean.
Azken urteetan antzeman den tenperaturen goranzko joera nabari-nabaria izan da 2025 honetako udan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan bai Nafarroan.
EAEn udako batez besteko tenperatura 21 gradutakoa izan da aurten eta oso gertu gelditu da 2003an neurtu zen maximo historikotik (21,5 ºC-koa izan zen orduan). Horrez gainera, goiko grafikoan ikusten denez, 2015etik aurrera kolore gorrixkak dira nagusi, XX. mendeko urdinen ordez.
Nafarroan gauza bera gertatu da. Foru erkidegoko datuei erreparatuta, 23 ºC-ko batez besteko tenperatura izan dute udan. Gehiengo historikoa 2022an neurtu zuten; 23,8 gradukoa izan zen.
TENPERATUREN BILAKAERA NAFARROAN
Aurten beroa muturrekoa izan da eskualde eta herri askotan, batik bat, abuztuko lehen 20 egunetan. Hil horretako 15a egun kritikoa izan zen. Estazio meteorologiko askotan 40 gradutik gorako tenperaturak neurtu zituzten. Aste osoan zehar tenperaturak oso altuak izan ziren.
Uztaila, ordea, oasia izan zen ekain amaierako eta abuztuko beroaldien artean.
Uda gero eta luzeagoak
Tenperatura altuez gainera, muturreko beroa egin duen egunen eta egun oso beroen kopurua ugaritu egin da. Izan ere, esan daiteke uda luzatu egin dela, tenperatura altuak ekainetik urrira bitartean izaten ditugu eta gaur egun. 2024an, esate baterako, urrira arte izan ziren batez besteko egun epelak, 20 graduren bueltakoak.
BATEZ BESTEKO TENPERATURA, EGUN ETA ERKIDEGOKO (2022-2025)
Lurra berotzen ari da, baita itsasoa ere. Bildutako datuek argi erakusten dute itsasoko uren tenperatura igo egin dela, batez beste, hilabete guztietan, eta igoera hori areagotu egiten da udako hilabeteetan.
Bilboko portuko buia inguruan 2 gradu berotu da ura uztailean, azken 10 urteetan.
ITSASOKO TENPERATURA
Zure interesekoa izan daiteke
Lekuko-hartze "sinboliko eta hunkigarriak" izango dituela aurtengo Korrikak aurreratu dute antolatzaileek
EITBren Bilboko egoitzan egin dute AEKren aldeko lasterketaren aurkezpen soziala. Gizarteko eragile ugari izan dira bertan. Aurtengo edizioan 3.400 lekuko-hartze baino gehiago izango direla iragarri dute antolatzaileek, inoiz baino gehiago, eta horietako asko "sinbolikoak eta hunkigarriak" izango direla diote.
Protesta jendetsua Eibarren, haurreskoletan plaza nahikorik ez dagoela salatzeko
Dozenaka familiak protesta zaratatsua egin dute ostegun honetan Eibarko Untzaga plazan, herriko haurreskoletan plaza nahikorik ez dagoela salatzeko.
Rene Redzepi Noma jatetxeko sukaldari daniarrak kargua utziko du, langile ohiek abusuak leporatu ondoren
2009. eta 2017. urteen artean Redzepik kalte fisikoak eta psikologikoak eragin zizkiela salatu zuten jatetxe horretako dozenaka langile ohik. "Aldaketek ez dute iragana konpontzen", azpimarratu du Redzepik.
Realak Sevillan jokatuko duen Kopako finalerako sarrera faltsuak saltzen ari direla ohartarazi du Ertzaintzak
Zale batek jarritako salaketa baten bidez, Ertzaintzak izapideak ireki ditu ustezko iruzur-delitu batengatik.
Osakidetzako 1.047 profesionalek salatu zituzten erasoak 2025ean; horietatik 856, emakumeak
Osasun Profesionalen aurkako Erasoen kontrako Europako Eguna dela eta, ostegun honetan, Osakidetzak zehaztu du 2025ean jakinarazitako eraso guztietatik 94tan (% 9) lesioa eragin zutela, gehienek bajarik eragin gabe. Gainerakoak, 953 guztira (% 91), lesiorik gabeko erasoak izan ziren, hala nola irainak eta mehatxuak.
Ikerketaren arabera, ezbeharra izan zen pasabideko torlojuak oso herdoilduta zeuden
Bocal inguruan izandako istripuaren ondorioz Polizia Zientifikoak egindako ikuskapenaren arabera, euskarriak eta torlojuak herdoilak janda zeuden.
Beloradoko moja ohiak monasteriotik atera dira, epea amaitu baino ordu batzuk lehenago
Francisco Canals Beloradoko moja ohien bozeramaileak jakinarazi duenez, 02:46an atera dira monasteriotik. Hori egin aurretik, Laura Garcia de Viedma abadesa ohiak elizako aldarean zegoen azken kandela eta eraikineko argi guztiak itzali ditu.
Azkenekoz Fustiñanan ikusi zuten 17 urteko neska baten bila ari dira
Zabaldutako datuen arabera, 1,60 metro luze da, gorpuzkera mehea du, eta begi marroiak eta ile beltz luzea ditu.
Hiztunen Berdintasunaren Alde: "Gure plataforma ez dago inongo trama, konplot edo konspiraziorekin nahastuta"
Elkarteak defendatu du bere jarduera bakarra Osakidetzako langileen "lan-eskubideak defendatzea" dela, eta ziurtatu du "erkidegoko bigarren hizkuntza" den euskara "beti" errespetatzen dutela.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik
Biktimak jarritako salaketaren arabera, San Frantzisko kaleko atari batean sexu-erasoa egiten saiatu zen atxilotua, 42 urteko gizona. Sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta atxilotu dute.