Israelen aurkako protestak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Vueltako txirrindulariei bidea itxi diete, errepidean eserialdia eginez

Israelen aurkako eta Palestinaren aldeko protestan, 100 manifestarik Vueltako ibilgailuen karabana geldiarazi dute helmugatik 18 kilometrora. Ziklistek, baina, errepidearen hegaletatik egin dute bidea, manifestariak erdian utzita.

eserialdia egin dute gaurko protestan

100 bat manifestarik osatutako talde batek Espainiako Vueltaren azken-aurreko etapa eten dute, helmugatik 18 kilometrora eserialdia eginez. Vueltako autoak eta motorrak gelditu behar izan dira, Israelen aurka eta Palestinaren alde egiten ari ziren protestak behartuta. Ziklistek, baina, errepidearen hegaletatik egin dute bidea, manifestariak erdian utzita.

Navacerradako portura iritsi aurretik izan da protesta. 

Polizia manifestarien aurka oldartu da, eta ez die utzi proba erabat gelditzen.

Etapak, baina, ez du gorabehera gehiagorik izan, eta gainerako txirrindulariak arazorik gabe iritsi dira helmugara.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X