GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona zauritu dira Andoaingo etxebizitza batean gas leherketa baten ondorioz

Donostia Ospitalera eraman dituzte, baina ez daude larri. Etxebizitza prezintatu egin dute, badaezpadako neurri gisa.

Bi pertsona zauritu dira gaur goizaldean Andoainen (Gipuzkoa) izan den gas-leherketa baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Leherketa 02:30 aldera gertatu da, Kale Berriko 34.ean, 4. solairuko etxebizitza batean. Sukaldean izan da leherketa, eta horma bat behera etorri omen da.

Eztandaren ondorioz, bi pertsona zauritu dira, eta Donostia Ospitalera eraman dituzte, baina ez daude larri. 

Ertzaintzak prezintatu egin du etxebizitza, badaezpadako neurri gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X