SEXU-ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Biktimak atzo aurkeztu zuen salaketa Gipuzkoako hiriburuko polizia-etxean. Aitortu zuenez, sexu-erasoa egiteaz gain, gizonak zer egiten zuen eta norekin zegoen kontrolatzen zuela, eta bere lagunak ikustea debekatzen zion.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du sare sozialen bidez ezagutu zuen emakume bati sexu-erasoa egiteagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, biktimak atzo aurkeztu zuen salaketa Gipuzkoako hiriburuko ertzain-etxean, eta adierazi zuenez, sexu-erasoa egiteaz gain, gizonak zer egiten zuen eta norekin zegoen kontrolatzen zuen, eta bere lagunak ikustea debekatzen zion.

Agenteek 45 urteko gizonezkoa aurkitu zuten, eta gaur goizaldean atxilotu dute sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita. Gaur goizean, epailearen esku utzi dute.

Laguntza eskatzeko telefonoak

Zure interesekoa izan daiteke

baxoa seaska ikasleak  bernat etxepare
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Seaskako ikasleek desobedientziara joko dute eta euskaraz erantzungo dute baxoko matematikako azterketa

Baionan dagoen Bernat Etxepare lizeoan egin duten agerraldian, Seaskako ikasleek iragarri dute desobedientziara joko dutela eta ekainaren 12an egin behar duten baxoko matematikako azterketa euskaraz egingo dutela. Azterketa guztiak frantsesez egitera behartuta daude, eta aspalditik ari dira baxoa euskaraz egiteko aldarrikapenarekin. Momentuz baina, ez dute aurrerapausorik lortu. Euskal gizarteari babesa eskatu diote, eta besteak beste, igandean Herri Urratsen izango diren mobilizazioetara batzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X