SARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EITBren "Glaziarrak agurtzen" lanak aitortza lortu du nazioarte mailan, Venice TV Awards sarietan

Nazioarteko telebista-programen berrikuntza eta bikaintasuna saritzen dituzte Veneziako Telebista golardoek, eta Cross Platform Programming atalean izendatu dute proiektua, EITBk eduki berritzaile eta hainbat euskarritan emititzearen alde egindako apustua aitortuta. Glaziarrak agurtzen PRIMERANen, Euskal Telebistan eta ORAINen estreinatu zen, guztietan egokitutako lengoaia eta formatuak erabilita.

Glaziarrak agurtzen

Glaziarrak agurtzen. Argazkia: Irusoin


Nazioartean arrakastak batzen jarraitzen du EITBk, eta azkena Italiatik etorri berri da, "Glaziarrak agurtzen" dokumental sailaren eskutik. 2025 honetan estreinatutako da dokuseria, hain zuzen, Nazio Batuek glaziarren urtea izendatu duten honetan. Aneto, Infiernos, Perdido eta Vignemale glaziarren bilakaera eta egungo egoera erakusteko bidaia proposatzen digu, Eñaut Izagirre glaziologoaren eskutik. Aneto-Aire izeneko atalean, gainera, Arnaitz Fernandez fisikari, meteorologo eta EITBko "Eguraldia" saioko aurkezlea du alboan.

Bertan, inguru hartako paisaia eta bazter ederrak bisitatu dituzte, airetik hartutako irudiek lagunduta. Lanak, gainera, ikus-entzunezkoen teknologia berrien beste ikuspegi bat dakar, 3Daren eta efektu bisualen bidez errealitateak irudimenarekin bat egiten baitu. Hala, atal bakoitza esperientzia paregabea da, adimen artifizialarekin irudi bereziak sortuta, eta produkzio birtuala eta errealitate areagotua baliatuta.

"Glaziarrak agurtzen" saioak zuzeneko interakzioa bilatzen du ikus-entzuleekin, eta kanal zein euskarri bakoitzari egokitutako eduki zehatza ematen du: ORAINeko sare sozialetarako diseinatutako bideoak; ETB1eko eta ETB2ko "Eguraldia" programarako ikus-entzunezkoak; eta, azkenik, PRIMERAN plataformako edukiak, dokumental sailaren lau atal ikusgai jarrita. Horrela, edukia kontsumitzen den publiko eta ingurunera egokitzen da.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X