GERTAERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Borroka bat izan da Gasteizen eta bi lagun zauritu dituzte, labanaz

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta oraingoz ez dute inor atxilotu.

Atzo borroka bat izan zen Gasteizen, Gurutze Zuriaren kalean, eta bi pertsona labanaz zauritu ziren.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, liskarra arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera izan zen, Koroatze auzoko kale horretan.

Bi gazteak Txagorritxuko ospitalera eraman zituzten, arma zuriz egindako zauri arinak zituztela.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta oraingoz ez dute inor atxilotu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X