TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilara luzeak sortu dira A-8 autobidean, Malmasinen, Donostiarako noranzkoan

Hiru ibilgailuren arteko istripua izan da tunelaren barruan, eta errei bat itxi dute.

Hiru ibilgailuren artean izan den istripua batek auto ilara luzeak sortu ditu A-8 autobidean, Malmasingo tunelaren barruan. Istripua 05:30ean gertatu da, Donostiarako noranzkoan, eta errei bat itxi behar izan dute. 

Segurtasun sailak jakitera eman duenez, hiru kilometroko ilarak sortu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X