LAN ISTRIPUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

45 urteko langile bat larri zauritu da Funesen gertatutako lan istripu batean

Emakumezko langilea makina batek harrapatu du, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, larri.

Sos Navarra 112

45 urteko emakumezko bat larri zauritu da, astelehen gauean, Funeseko elikagai enpresa batean gertatutako lan istripu batean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. 

SOS Nafarroa (112) larrialdi zerbitzuak 20:27an jaso du abisua, eta Azkoiengo suhiltzaileak, osasun langileak, bi anbulantzia eta Foruzaingoa mobilizatu ditu.

Langilea makina batek harrapatu du, eta anbulantzian eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Traumatismoak direla eta, pronostiko larria du. 

Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X