Langileen Estatutua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Senideen heriotzagatiko baimena 10 egunera arte luzatuko dutela iragarri du Diazek

Halaber, iragarri du zainketa aringarriak jasotzen ari diren senideak zaintzeko baimena ere izango dela. Diazen hitzetan, produktibitateari dagokionez, Espainiako Estatuko arazoetako bat da jendeak lan egin behar duela nahiz eta egoera lanerako desegokia izan. "Ama lurperatzen duelako edo semea zaindu behar duelako lanera ez doanaren kasua ezin da absentismotzat jo", azpimarratu du.

MADRID (ESPAÑA), 09/10/2025.- La vicepresidenta segunda y ministra de Trabajo y Economía Social, Yolanda Díaz durante un desayuno informativo este jueves en Madrid. EFE/ Zipi

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroa, gosari informatibo batean. Argazkia: EFE

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko Lan ministro eta bigarren presidenteordeak iragarri duenez, bere Ministerioak arau bat aurkeztuko du Langileen Estatutua aldatzeko eta senide baten heriotzagatiko baimenak 10 egunera arte luzatzeko.

"Inor ezin da lanera ondo joan aita, ama, semea, alaba, lagun bat hil eta bi egunera. Inork ezin du ondo egin. Inork ere ez", azaldu du ministroak Europa Pressek antolatutako gosari informatibo batean.

Diazen hitzetan, produktibitateari dagokionez, Espainiako Estatuko arazoetako bat da jendea lan egiteko egokiak ez diren baldintzetan lan egitera behartzen dela. "Ama lurperatzen duelako edo semea zaindu behar duelako lanera ez doanaren kasua ezin da absentismotzat jo", azpimarratu du. 

Ildo horretan, Diazek esan du absentismoaz hitz egin behar dela Espainian, baina "benetako absentismoaz". "Jakina, benetako absentismoa arazoa da Espainian", azaldu du Diazek, eta gaineratu du absentismoak Espainian duen eragin publikoa BPGaren puntu eta erdikoa dela. 

Zure interesekoa izan daiteke

BERRIZ (BIZKAIA), 07/04/2026.-Cientos de personas han tomado parte esta tarde en Berriz en la protesta convocada por el movimiento feminista tras el apuñalamiento sufrido ayer lunes por una mujer a manos de su pareja en una vivienda de la localidad. La víctima, de 38 años, fue agredida con un arma blanca y tuvo que ser trasladada en helicóptero al hospital de Cruces en Barakaldo, mientras que una de las hijas de la pareja también resultó herida, de pronóstico más leve, al tratar de defender a su madre. EFE/ Jon Garai
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizonak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain

Biktimak, 38 urteko emakumeak, zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du. Arma zuriz eraso egin zion bikotekideak, familiak duen etxebizitzan bertan, eta lau seme-alaben aurrean. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X