Emakume bat erreskatatu dute Bilboko baserri batean
Gelako atea sokaz lotuta zegoen, eta ertzainek moztu zuten, sartu eta emakumea artatu ahal izateko. Etxebizitzan katu eta txorien gorpuak zeuden, baita zaurituta eta egoera txarrean zeuden txakurrak ere, hedabide horrek gaineratu duenez. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Ertzaintza 60 urteko gizonezko baten bila ari da, ustez ama, 84 urtekoa, Bilboko baserri bateko gela batean giltzapetuta mantentzen zuelako. Abisua asteartean iritsi zen, dei batek Ertzaintzari abisua eman zionean.
Bertara heltzean, agenteek emakumea baldintza osasungaitzetan aurkitu zuten, zabor eta gorotzez inguratuta. Emakumea berehala eraman zuten Basurtuko Ospitalera, eta bertan jarraitzen du ingresatuta.
Agenteak heldu baino lehen susmagarriak ihes egin zuen. Gizonak aurrekari polizial ugari ditu. 1996an gazte bat hiltzeagatik epaitu zuten, baina absolbitu egin zuten.
Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian legez kanpoko atxiloketa, senideak abandonatzea eta animaliei tratu txarrak ematea egotzita, etxebizitzan hainbat animalia ere egoera txarrean aurkitu zituztelako.
EITBk semearekin telefonoz hitz egitea lortu du, eta akusazio guztiak ukatu ditu. Bere esanetan, "dena gezurra da", ez du Poliziarengana jotzeko asmorik, eta ama eta animaliak zaintzen zituela ziurtatu du. Halaber, lege-ekintzak prestatzen ari dela aurreratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez bost kilometroko auto-ilarak AP-8an, Zaldibarren, Bilborako noranzkoan, istripu baten ondorioz
AP-8ko 80. kilometroan, Zaldibarren eta Bilborako noranzkoan, istripu batek errei bat itxita mantendu du, eta auto-ilara luzeak sortu dira, bost kilometrokoak.
Martuteneko eskola zaharra husten hasi dira
Barruan gelditzen ziren azken pertsonak beren kabuz atera dira eraikinetik Polizia iritsi aurretik. Donostiako alkateak jakinarazi duenez, Udaleko Gizarte Ekintzako langileek 80 pertsona ingururekin hitz egin dute eta 50ek onartu dute Ondarretako La Sirena aterpetxean ostatu hartzea.
Albiste izango dira: Donostia, hiri berritzaileenaren Europako saria irabazteko hautagai, abisu horia kostaldean eta Durangoko Azokaren atarian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hiri berritzaileenaren Europako saria eskuratu dezake gaur Donostiak
Gorantz doan hiri berritzaileen kategorian finalista izendatu dute Gipuzkoako hiriburua. Nikosia (Zipre) eta Aalborg (Danimarka) izango ditu lehiakide Turinen (Italia), 11:30ean hasita, egingo den ekitaldian.
Beloradoko mojek saltzeko asmoa zuten 30 artelan berreskuratu dituzte, Urduñan
Azaroaren amaieran egindako polizia operazioan artelanak berreskuratu eta Laura Garcia de Viedma abadesa ohia atxilotu egin zuten.
Bilbon euskaraz bizitzeko aldarria egin du GUKA plataformak Euskararen Egunean
GUKA, Bilboko Euskaltzaleon Plaza Askea plataformak, ehunka lagun bildu ditu Bizkaiko hiriburuan. Bilboko auzo guztietan euskaraz bizitzeko aldarria egin dute, eta erdalduntze-makina geldiarazteko eskatu. Euskaraz bizitzeko arnasguneak ezinbestekotzat jo dituzte, baita hizkuntza politika ausartak eta eraginkorragoak bultzatzeko beharra ere.
Hizkuntza gutxituak plataformetan: “Primeranek ehunka eduki eskaini baditzake euskaraz, Netflixek zergatik ez?”
EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Amezagak hizkuntza gutxituek ikus-entzunezko plataformetan duten presentzia azaldu du Eusko Legebiltzarrean. Europako herrialdeetan ingelesezko edukiak nagusi direla ohartarazi du, “askotan herrialdeko hizkuntza ofizialaren gainetik”. Hizkuntza gutxituen presentzia, “urria izanagatik ere, hobea da kontzientzia daukaten herrietan”. Bere ustez, politika publikoek eragina izaten dute.
Osasun Ministerioak eta autonomia-erkidegoek arnas-aparatuko birusen aurkako protokolo bateratua adostu dute
Dokumentuak lau agertoki definitzen ditu eta horietako bakoitzean hartu beharreko neurriak proposatzen ditu. Ministerioaren arabera, gripearen, covid eta beste infekzio batzuen aurrean "erantzuna hobetzeko" balioko du.
Euskararen Eguna ospatzeko mintzodromoak antolatu dituzte han-hemenka
Euskararen Eguna herriz herri ospatzen da, hainbat ekintza ludiko eta aldarrikatzailerekin. Horren adibide dira mintzodromoak, era guztietako gaiei buruz euskaraz hitz egiteko biltzen diren pertsona talde txikiak.
Poxpolin izango da Donostiako San Tomas azokako protagonista
Elgetako Arantzeta baserrian hazia, Poxpolinek 350 kilo pisatzen ditu. Aire zabalean bizi bada ere, Peio Bilbao zaintzaileak dio etzanik igaro ohi duela eguna.